Muse eta U2. Oso gutxik lortu dute bi talde hauek eginikoa: rock-aren eskemak hautsi eta harago joatea, inguratzen gaituen munduarekin inkonformista eta pesimista hutsak ziren generazio oso bat mugiaraztea, unibertsoaren historian betiko biziko diren himnoak munduan zehar zabaltzea. Biak handi, biak desberdin.
Muse U2-ren ordezkatzaile naturala diote askok, baina Bono eta konpainia ez daude prest inoren maisu izateko eta hare gutxiago jubilatzeko. Baina egia da azken urteotan Musek lorutrikoa ez duela beste inork lortu: estadioak bete eta entzulea beste unibertso paralelo batera bidaltzek ahalmena duen alternatiba bakarretakoa bilakatzea.
Lehenaldia orainaldiaren aurka. Orainaldia lehenaldiaren aurka. Entzuleak erabakiko du nork lortuko duen etorkizunaren giltza. Ostegun honetan, martxoak 31, 20:00tan, Highway 9 saioan. Ez galdu!
Be First to Comment