Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ahuntzaren gauerdiko eztularen udazkeneko lehen baloraioza

igandero lez hontan ere izan ginen ahuntzaren gauerdiko eztulakook. Alegiya, Malintxe eta
Edonato. Denboraldi hontan Ijaunaren eztulak ez ditugu izango baina eztul jariyua are eta handiagoa izaten ari da.

Audacityrekin ez gara oso ondo eramaten eta grabaketa bakarra dugu orain artean entzungai, Orain dela 3 igandekoa, Urriak 4koa hain zuzen ere. Kolaboratzaile berriaren agerpena izan genuen hortan. Soto todologoa, alegia. Hilabetean behin izango dugun laguntzailea.

Bestalde, Txikiren anaia eta Permachen arrebaren bixita ere izan genituen. Alde batetik, Gudari egunean Rudolph Aresen poliziek Zarauzko hilerrian emandako espektakulua izan genuen hizpide eta bestetik, Joseba Permach espetxeratu zutenetik 2. urteurrena.

Igande hontan berriz, ezuzteko pozgarria izan genuen eta Jardineroren berragerpena izan genuen, nahiz eta oraindik erabat osatua ez egon. Ea hurrengo igandean grabatzeko aukerarik dugun.

Besterik ez, Hurrengo igandean beste gonbidatu btzuk ere izango ditugula mahai inguru bat osatze aldea, ta hoixe ba. Adiorik ez, hurrengo iganderarte baizik!!

Berriz ere bazterrak astintzeko prest!!!

Bueno kaiolazale, gaurkoan zure belarrietako argizaria egan aterako da prestaturik dudan saioarekin. Lengo astean Markus Schulz-en inguruan egiñiko berezia gogoratuko dugu. Gero, aste hontako nobedadeak jarriko ditugu, Milton Jacksom, Gel Abril edota Deadmau5-en eskutik datozenak. Eta bukatzeko, trance doinu paregabeak prestatu ditut, Dakota, Rowald Stein eta Wippenberg bezalako jendeak ekarriko dizkigunak. Beraz, badakizue, nirekin bidaiatu nahi baduzue, sintonizatu Arraio 8etatik aurrera. Muxu bat eta besarkada elektronikoak!!!

Rugby jokalari bat izango dugu gure saioan

Gaur Izerditan Blai saioan Zarauzko rugby taldeko jokalari den Gorka Bodas-i elkarrizketa egingo diogu. Denboraldia oraindik hasteko dutenez aurtengorako dituzten aurreikuspenak ta esperantzak zeintzun diren jakingo ditugu.

Bestetik, atzo bukatu zen Mundakako sufr txapelketa ere izpide izango dugu nola ez, beste hainbat gai ezberdinekin bezalaxe. Beraz galdu eziñezko zita gure irrati librean!!