Podcast: Play in new window | Download
Pasa den larunbatean, azaroak 12, Zarautz bidean ekimenak egitasmo berri bat ezagutarazi zuen Munoan emandako prentsaurrekoan.
Martxan jarri berri den atxikimendu kanpainaren aurkezpena entzungai duzue.

Podcast: Play in new window | Download
Pasa den larunbatean, azaroak 12, Zarautz bidean ekimenak egitasmo berri bat ezagutarazi zuen Munoan emandako prentsaurrekoan.
Martxan jarri berri den atxikimendu kanpainaren aurkezpena entzungai duzue.

Podcast: Play in new window | Download
Gaur, azaroak 4 ostirala, 11’30tan, Grande Marnazkaren aginduz, Audientzi Nazionalean aurkeztu behar izan dute Gurekin Jaiko 3 kidek,terrorismoari gorazarre egiteaz leporatuak.
Presoei elkartasuna adieraztea izan da beste behin ere aitzaki.
Guzti honen harira, atzoko egunean prentsaurreko bat eman zuten
bai salatzeko ta bai elkartasuna adierazteko 3 gazteei.

Podcast: Play in new window | Download
Atzoko egunean, Azaroak 2 osteguna, Euskal preso eta iheslarien alde arituko den lantaldearen aurkezpena izan genuen Munoan.
Blog bat ere ireki berri dute zarautzbidean eta bertan izango dira burutuko diren ekimenen berri.
Beraiekin kontaktuan jarri nahi izan ezkero, zarautzbidean@gmail-era bidali.
Soilik guztion artean izango delako posible senide eta lagunak etxerako bidean jartzea, parte hartu eta saiatu!!

Prentsaurrekoa entzuteko klikatu behean
Eta horretarako zer bihar degu?? Kompañia earra, drogak beharbada, giroa, eta noski! Musika!!!!
Eta hoixe ba, musika behintzat gure kontu. Beste dana, ba… Aya kuidaus!
Alegiya, Irailak 9an goizeko 8t’erditik aurrea trikitixa eta musika euskalduna Arraio Irratian.
Sintonizatu 99.3an eta gozaaaatu!!
Hori bai, EZ DA DANA LIBRE!
Podcast: Play in new window | Download
Eskuz esku taldeak, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean emandako prentsaurrekoa entzungai duzue iada. Bertan, Labi eta Xaporraz gain, beraien abokatuak diren Mikel Elortza eta Ainhoa Baglieto izan ziren hizketan beraien gaur egungo egoerari buruz eta epaiaren nondik norakoez hitzegiten. Honez gain, Eskuz-eskuko kide batek, lan talde osoaren balorazio txikia egin du.
Prentsaurrekoa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Lehena, .ogg formatuan dago eta bigarrena berriz .wav formatuan: