Arraio Irratiaren programazioak etenaldi txiki bat edukiko du bihar, Azaroaren 16an, asteartean. Iberdrolako langileek argia kenduko dute Irratia dagoen auzoan eta eguerdiko 13:00etatik 14:30etara ezi izango da irratia entzun. Arratsaldetik ordea, programazioak betiko moduan jarraituko du.
Kategoria: Sailkatugabeak
CNT-ren mendeurrena dela eta Putzuzulo Gaztetxean burutuko diren hitzaldi batzuk Arraio Irratian entzun ahalko dira.
Gaur bertan eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Andres Ruggerik Argentinarrak emango duen hitzaldia entzun ahalko da FMko 99.3an. Bertan Argentinako Empresa autogestionatuen inguran jardungo da Ruggeri. Honen ondorioz, gaur ez da Munduko Sustraiak irratsaioa eta Kaiolatik irratsaioa entzungo.
Mendeurrenaren baitan burutuko diren beste hitzaldiak ere irratitik emititzen saiatuko gara. Datozen egunetan webgunearen bidez jakin ahalko duzue.
Podcast: Play in new window | Download
Eutsourrei Konpartsak atzo antolaturiko kontzertuak entzungai daude iada webgunean. Skasti Zarauztarren eta Ki Sap Balentziarren kontzertuak zuzenean emititu genituen eta gaurkoan webgunean jarri dugu kontzertua.
Entzuteko, klikatu podcastean.
Irailaren 11an Asier Eletxe DJak egin behar zuen saio berezia bertan behera gelditu zen. Barkatu eragozpenak.