Category: Sailkatugabeak


Bihar Arraio Irratiak bat egingo du grebarekin eta goizeko 9tatik aurrera irratsaio berezi bat eginen du beste irrati libreekin elkarlanean.

Hainbat elkarrizketa izango ditugu grebara deitu duten sindikatu eta eragile ezberdineko kideekin.

Eta kalean ere  makina bat korrespontsal izango ditugu.

greba30

Badakizue ba, bihar ERE KALERA!!

 

Kaixo!

Astelehenean Palestina eta herrialde maputxeetan izan ginen. Alde batetik, Martxelo Diaz kazetari eta Askapenako kide denarekin, eta bestetik, herrialde maputxekoa den Klaudiorekin.

Asteartean, langile mugimendua izan genuen hizpide. Laminaciones Arregui, Azpeitiko Corrugados eta ALFA enpresetako komiteko kideekin izan ginen elkarrizketan.

Asteazkena, 19,30tatik aurrera izango den etxeen desjabetzeak izango ditugunez hizpide, gai hauxe hartu dugu mintzagai, desteak beste Donaixtiko etxe okupatuko kide batekin. Bestalde, Andaluziako Langileen Sindikatuarekin ere elkarrizketatxoa egin genuen.

Atzokoan berriz, Herrialde katalanetako emakume batekin izan ginen. Bertako borroka sozial ezberdiank izan genituen hizpide eta noski, datorren igandean izango diren hauteskundeak ere ez genituen atzean utzi.

Gerora Zaragozako lagun batekin aritu giñen zentru sozial baten desalojoak izan dituen ondorioetaz.

Bukatzeko, Elkartzen eragile sozialeko kide den Patriziarekin, datorren asteko “Euskal Herria martxan” ekimenaz jardun ginen.

Eta dEZkontrolatu! jardunaldiko irratsaio bereziekin amaitzeko, Perdi, Txikiren anaia eta Munstroa antzezlanaren egilea den Urkirekin aritu giñen. Perdirekin dekretu berriaren onarpenataz, zeinek Txiki eta Otaegi arrazoi politikoak medio izan zirela erahilak dioen, jardun ginen eta Urkirekin antzerkiataz orokorrean eta bere projektuataz solastu ginen.

Bukaeran, etxeko atxiloaldian aurkitzen den gaztearekin elkarrizketatxo bat ere izan genuen.

Ba holaxe! Grabaketa guztiak hemen behean dituzue entzungai eta segi deskontrolatzen!!

 

 

 

Gaur, eguerdiko 12:00tan prentsaurrekoa burutu du Zarautz Zero Zabor taldeak udaletxe plazan. Bertan, herriko eragile eta norbanako batzuren atxekimenduak aurkeztu dute, tartean irrati hau eta atez-atekoarekin eta errauskailuarekin zerikusia duten hitzekin osaturiko bi panelekin prentsaurrekoa burutu dute. Hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Modu umoretsu batean estereotipoen aurka sortutako bideoa da Barbirus, lau lagunen artean egindakoa. Gozatu!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=ovq4EYIkuJ8[/youtube]

Getarian goizean zehar gertatu denaz hitzegin dugu Haritzekin eta arratsaldean egingo dutenaz ere informatu gaituzte

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]