Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Txerokee diska hizketagai Fuck Txarangan

Fuck Txarangaren lehen irratsaioan, Txerokee, Mikel Laboaren kantak diskari egingo diogu errepasoa.

maikel.jpg

Diska hau 1990. urtean kaleratu zen. Bertan, Euskal Herriko hainbat taldek eta bakarlarik, Mikel Laboaren abestiak landu zituzten diska errekopilatorio batean sartzeko. Gaur, Negu Gorriak, BAP!!, M-ak edota Tapia eta Leturiataz hitzegingo dugu.

Beraz badakizue, gaur (asteazkena), FM-ko 99.3-an egongo gara arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Prest gaude astearte Zaratatsu berri batentzako

Azken 3 asteetan errepikapenak jartzen egon ondoren, bueltan gara ZarataZarautz irratsaioko kideeak. Gaurkoan, Thrashing like a Maniac diska errekopilatorioko taldeak jarriko ditugu. Disko hau, earache records zigiluak ateratako diskoa da eta bertan Municipal Waste, SSS eta Violator bezalako 16 talde ageri dira.

thrash.jpg

Honez gain, nobedade berriak ere izango ditugu gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.