Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abuztua 2008

Ahuntzen azken eztulak entzungai!

Kaixo arraiokideok!! Gure webguneko ixiltasuna apurtuz hemen gatoz azken irratsaioen propaganda pixkat egitera. Udara amaitzearekin batera Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak atseden bat hartuko du, ikasturte berriari gogoz eta aldaketa batzuekin indarberrituta ekiteko.

Baina oporrak hartu aurretik bi irratsaio geratzen zaizkidu irailaren 31koa eta abuztuaren 7koa.

Datorren igandean, 31ean, Kostako Gazte Asanbladak gonbidatuko ditugu, asteburuan (29 eta 30ean) duten gazte martxaren inguruan hitzegitera. Ostiralean abiatuko dira Zarauztik Zumaia aldera Getarian bazkaldu ondoren. Zumaiako Gaztetxean lo egin eta larunbatean han bertan egun osoko egitaraua antolatua dute. Beraz badakizu gazte, asteburuan ezin bazara hemendik ibili igandean sintonizatu Arraio Irratia!


ahuntza

Eta udara amaiatzeko irailaren 7ko irratsaioak Euskal Jaien kutsu berezi bat izateaz gain, sorpresa ugari izango ditugu, jejeje, beti bezala!

Azkenik gogoratu igandean (31) arratsaldeko 18:30tan Putzutzulo Gaztetxeko lehen solairuan Arraio Irratiaren asanblada irekia burutuko dugu. DENAK GONBIDATUAK ZAUDETE!!

Eta gure irratsaioak osorik ezin izan badituzu entzun, lasai, hemen dauzkazuta! On egin!! Gainuntzekoak fonotekan dauzkazue.



Abuztuaren 31koa
Abuztuaren 24koa
Abuztuaren 17koa
Abuztuaren 8koa
Uztailaren 27koa
Uztailaren 13koa
Uztailaren 6koa

Discarga Brasildarrak Putzuzulo Gaztetxean

Arraio Irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Discarga Brasildarrak arituko dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeko oholtzan, Abuztuaren 13an.

Ratos de Porao edota Point of no Return bezelako taldeetan ibilitako hirukote hau Europar bira burutzen ari dira eta Zarauztik pasako dira asteazken honetan.

dis.jpg

Beraiekin batera, Putzuzulo Gaztetxeko lagun talde batek joko du gauari hasiera emateko. Hauek 80-90 hamarkadako Hardcore taldeen bertsioak burutuko dituzte.

Asteazken honetako kontzertua 21:00etan hasiko da.

Zarauzko Musika taldeak entzuteko aukera arraio irratian

Zarauzko irrati librea aspalditik dabil lanean Herriko taldeen musika zabaltzeko asmotan. Arraiok antolatzen dituen kontzertuetan, beti izan da Zarauzko taldeentzat lekua, horren adibide da Putzuzulon egin izan diren kontzertuak. Talderen baten zuzenekoa ere ateratzera ausartu ginen, OtsoArtzairena kasu.

kamikaze.jpg

Oraingo honetan berriz, gure uhinetan herriko taldeei tartea egitea erabaki dugu eta baita lortu ere. Asteazkenero, eguerdiko 14:00etatik 17:00etara, gure musika taldeen doinuak entzuteko aukera izango da 99.3-an.

Baina gure playlist hau handitzeko, Zarauzko musika taldeen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu. Arraioko fonoteka, herriko maketa eta diskez josia baldin badago ere, eskertuko genuke norbaitek bere musika gure uhinetan ipiniko balu. Norbaitek hala nahi izan ezkero, aukera desberdinak izango dituzue zuen musika gure eskuetara iristerazteko.

Horretarako, asteartero, gaueko 21:00etatik aurrera Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egongo gara norbaitek gerturatu nahi badu. Honez gain, arraio@arraio.net edo zaratazarautz@arraio.net helbideetara idatzi dezakezue gurekin kontaktuan jartzeko.