Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2008

Ze ordutan da 9tako meza?

Kontuz asteazken honetan. 9etan irratia pizten baduzu ezin izango duzu itzali, eroei besoak ez mugitzeko jartzen zaien alkandora horietako bat jarriko dizugu eta ez zara askatuko 10ak artean. Probatu nahi? Ederki damutuko zara!

gonbidatu berezia

Astearte honetan gonbidatu berezi bat izango dugu Zaratazarautzen, Fres laguna (paz vegan, ras, ira et decessus……). Etengabeko Zarata jaialdia izango dugu hizpide, Fres-ek antolatzen duen jaialdi zaratatsu honen 6. edizioa izango da 2008koa. Aurten ere talde asko, zarata ta lagun arteko giroa. Hau dena errepasatuko dugu Zaratazarautzen, beti bezala 21:30tatik – 23tara. Ez fallau!!!!


VI.
Etengabeko zarata

cartel_etengabeko.jpg

Txerokee diska hizketagai Fuck Txarangan

Fuck Txarangaren lehen irratsaioan, Txerokee, Mikel Laboaren kantak diskari egingo diogu errepasoa.

maikel.jpg

Diska hau 1990. urtean kaleratu zen. Bertan, Euskal Herriko hainbat taldek eta bakarlarik, Mikel Laboaren abestiak landu zituzten diska errekopilatorio batean sartzeko. Gaur, Negu Gorriak, BAP!!, M-ak edota Tapia eta Leturiataz hitzegingo dugu.

Beraz badakizue, gaur (asteazkena), FM-ko 99.3-an egongo gara arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Arraioenea estrenatu genuenekoa

Aurreko asteazkenean hasi genuen ikasturtea, lantokiz dekoratuta. Grabatu osorik grabatu genuen baina zati bat baino ez zaigu iritsi guri. 55 minututatik 25 baino ez. Aski izango ahal dira minutu horiek aurtengo martxaren nondik norakoa zein izango den jakiteko.

ENTZUTEKO EGIN KLIK HEMEN!!!!

Jakin, bihar ere 99.3an izango garela eta hemendik aurrera grabazioak asteazkenean bertan jartzen saiatuko garela. Zertan dekoratuko dugun bihar Arraioenea? Horretarako irratia piztu beharko duzu…

Badakizu 9etatik 10etara…

asteazkenero dekoratuz aldatzen duen irratsaioa!