Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

ZarataZarauzkoak oporralditik bueltan gara

Udako oporraldien ondoren, Arraio irratian burutzen dugu astearteroko saioa bueltan da. Gaurkoan gainera, ikasketa kontuengatik urrun joan behar zaigun lagun batekin egingo dugu irratsaioa.

mattinkanpora1.jpg

Irailaren 15eko saioan, Diskoiraa taldeko Mattingunekin ibiliko gara zuen belarriak berotzen. ZarataZarauzko kolaboratzaile eta entzuleak, aste hontan bertan utziko digu eta guk gure despedida partikularra egingo diogu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Mistkafer eta Metralleta taldeek Putzuzulo Gaztetxean joko dute

Irailaren 17an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zaragozakoak diren Mistkafer eta etxean jokatzen duten Metralleta taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

mistkafer.jpg

Emakumez soilik osaturik dagoen Crust taldea da Mistkafer eta aurten bertan, Almax taldearekin batera elkarbanaturiko LP bat kaleratu behar dute. Espainiar estatuan bira txiki bat ari dira ematen eta ostegunean Zarautzen jotzen izango ditugu bigarren aldiz. Metralletakoak berriz, Diskoiraa taldearekin batera elkarbanaturiko EP bat kaleratu ostean laukote izatera pasa dira eta formazio honekin lehen kontzertua emango dute. Askok jakingo duzuen bezala, kontzertua 23:00etarako amaiturik egon behar du, beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.

Kaiolatik-en aro berria!!!

Kaixo lagunok, zermoduz joan da udara??? Ondo espero, ni hementxe nauzue bueltan, kaiolatik-en ikasturte berriari hasera emateko desiatzen. Musika berri mordoxkarekin, udaran entzun diren abestiekin, nobedadez josita alegia, eta beti bezala, ilusioz blai, mimo guztiarekin prestatutako playlist bat motxilan dudala. Beraz badakizue, gaur 8tan sintonizatu zure irratia, Arraio irratia!!! UP THE KAIOLS!!!

Hard voor weinig taldeak Putzuzulon joko du

Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Irailaren 7an, astelehenean, galdu ezinezko beste zita zaratatsu bat izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Holandatik biran datozen Hard Voor Weinig Hardcore taldeak joko du bertan. Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan burutu behar dute bira hau eta Andoain eta Arrasate eta Bilbon jotzeaz aparte, herrian ere izango ditugu.

zaaaaaat.jpg

Beraiekin batera, Bilbokoak diren eta Crust & Roll indartsua egiten duten Pabellon 314 taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 21:00etan hasiko da.