Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Arraio Irratia oporretara doa!!

Zarauzko Arraio Irratia oporretara doa San Pelaioen ostean. Gure programazioko irratsaio ia denak jai hartuko dute udan eta irailean itzuliko dira gehienak. Hala ere badira oraindik ere gure uhin libreetan kaka ematen jarraitzeko gogoz daudenak. Udan zehar esaterako, ZarataZarauzko kideak belarriak zulatzen jarraitzeko asmoa azaldu dute asteartero bezala. Kaiolatik saioa ere muxu elektronikoak bidaltzen ibiliko da datozen hilabeteetan eta ZirriMarrakoek ere uztailean zehar egingo dute saioa. Gainontzean, baliteke saio bereziren bat izatea udan eta webgunearen bidez esango dizuegu.

Bestalde, programazioa oporretan egongo bada ere, lan dezente dugu egiteko gure gela arroxean. Irailera begira, irratia berritu asmoz gabiltza eta obratxo batzuk egingo ditugu bertan. Honez gain, antena leku aldatzekotan gabiltza gure seinalea handitu eta hobetu asmoz. Honekin, Zarautzen entzuteaz gain, inguruko herri batzuetan ere emititzea espero dugu, dena ongi badoa.

Irailean sorpresa berri gehiagorekin itzuliko gara, baina bitartean FMko 99.3an edo internet bidez entzun gaitzazkezue.

Igande hontan Iñakorekin izango gera

Kaixoooooo!!!
Ba bai, igande hontan, Ekainak 10, Iñaki Eizagirre Zarauzko zinegotziarekin izango gara gela arroxean.
Aurrekontuak, urtebete Bildu Udal gobernuan dela,esanak eta izanak…
Kontu ugari aterako direla aurreikusten dugu.
Eta nola ez!! Zuen parteartzea ere ezinbestekoa izanen da ahuntzak eztula ozenago egin dezan.
Edozein galdera, ideia, hausnarketa, etab. ez galdu aukera eta facebookera edota zuzenean deitu gure tfno zbkira (943868183).

Hau dena Igandean 21’tatik aurrera 99.3an zuzen zuzenean.
Adiorik ez, iganderarte baizik!!

Gaurkoan ere Ahuntzak eztulka

Aufiiiiiiii!
Ba bai, gaurkoan, igandean 21’tatik aurrera beste irratsaio entretenigarri bat. Orokieta herri eskolako 2 kide izango ditugu gela arroxean. Jakinaren gainean izango zareten bezela, datorren igandean eskola publikoaren aldeko eguna ospatuko da hemen Zarautzen, eta hortaz ta beste hainbat kontuz arituko gera.
Ta honen ostean, Gazteizen burutu berri den Liburu eta eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketaz jardungo gara bertako antolatzaile batekin.
Noski, hau dena aktualitateari laburpen txiki bat egin ostean.
Ale ba, Adiorik ez, Geroarte baizik!!

Urteurreneko irratsaio berezia entzungai duzue

Atzo Arraio Irratiak 6 urte egin zituen. Eta hau ospatzeko, Putzuzulo Gaztetxea garbitu eta txukuntzeaz aparte irratsaio berezia egin genuen gaur egun gauden saioko kideek.

Itsaso Debekatuak, Bitakora, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirrimarrak, Atalka, Kaiolatik… Denak Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kideek gidatuta. Honez gain, Isuo Sasiia handia ere gurean izan zen kantu pare bat jotzen. Entzun nahi?

Berriro ere eztul jarioa!!

Aufiiiiiiii!!
Lehengo igandean ez bezala, igande hontan, Apirilak 15, ahuntzak larretatik jeitsiko dira.
Ta gurekin batera Gurekin Wayko 2 kide eta ostiralean entzute”gor” nazionalera inputatu gisa deklaratzera joan behar duen laguna izango dira.
Bestalde Atzoko egunez Errepublika eguna ospatu zen EHko hainbat lekutan eta hortaz ere arituko gara.
Besteik gabe, Ariyo!!