Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2012

Bruce Springsteen: Etziko kontzerturako prestatzeko saioa, Highway 9n

Arraiozaleok! Larunbatean Bruce Springsteen handiak zuzenekoa eskainiko du Anoetako Estadioan. Bertara joatekoa bazara, sekulako saioa prestatu dugu Highway 9-n berotzen juteko. Hala ez bada, The Bossen diska handiez gozatzeko tartetxoa proposatzen dizuegu, zuzenean ez bada ere. Disko bakoitzetik abesti bat aukeratu deu gaurkorako. Galdu egingo duzu? 19:30ean, zuzen zuzenean, 99.3an. 

ZAGAko kideak atAlkaN

Kaixo arraiozale!

Gaurko saioan Zarauzko Gazte Asanbladako bi kide izango ditugu gure artean.

Garai eta belaunaldi ezberdinetan zehar egon da eta dirau ZAGAk eta azkenaldian badirudi gainera bereziki indarberriturik (azalberriturik?) datozela. Azalberriturik egokiagoa agian, ZAGArren azala…

Guzti honen inguruan arituko gara gaur beraiekin.

Beti bezela, edozein galdera, komentario edo dena delakoa egiteko moduan izango zara zuzeneko saioan: gaur gaueko 9:00tatik-10:00ak bitartean. Animatu!

ATALKA irratsaioa azken txanpan sartzera doa gainera denboraldi honi dagokionean…. Ez galdu zuzenekorako aukera!

 

 

Podcastean duzue saioa osorik entzuteko aukera. On egin!

Zirrimarrak: bidaia zaharberritua LEOK´K talde zestoarrarekin

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere kontu ugari entzun eta ikasteko aukera izango dugu Zirrimarrak irratsaioan. Ohiko berri, lehiaketa, hausnarketa eta abarrez gain, LEOK´K taldeko kide den Gotzon Lizaso izango dugu gurekin. Ziur lehengo eta oraingo kontu interesgarri ugari ekarriko dizkigula, bide luzea baitu egina rock talde zestoarrak. Indartsu datoz hala ere! Hona aurrerapen txiki bat:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=dfRt4bmTKAc[/youtube]

LEOK’K musika taldea 1968. urtean sortu zen Zestoan. Ordura arte gure inguruan entzuten zen musikatik oso bestelakoa jorratzeko gogo biziz elkartu ginen bost gazte. Besteak beste, The Beatles talde ingelesaren eraginez, rock musika oinarri hartuta plazaratu ginen. 1969ko maiatzean Zestoako Eliz-Ondo zineman aurkeztu ginen …   Gehiago jakin nahi? Beti bezala, gaur asteazkena 21:45etatik aurrera Arrio Irratian! FM 99.3! Eta errepikapena ostegunetan 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

Gaur ere Izerditan Blai saioak kirol emaitza ugari ekarriko ditu

Apa kaxo!

Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz pintxo poteoari muzin egin eta gure entzule maiteoi kirol saio bikain bat eskaintzkeo gogo biziz.

Gaurkoan kirol ezberdinak izango ditugu gurean, talde askok denboraldia bukatu duten arren beste batzuk hasi berriak dira. Gaurkoan arraunari tarte berezia eskainiko diogu. Asteburuan herrian jokatu zen Euskadiok trainerilla txapelketa eta bertako sailkapena nola geratu den aipatuko dizuegu.

Beste aldetik surfari ere tarte bat eskainiko diogu, aurreko astean jokatzen ari zen Quiksilver Saquarema Prime txapelketa Brazilen eta hemen gertatutakoaren berri emango dizuegu.

Ondoren Italiako Giroari ere errepaso bat emango diogu, historian lehen aldiz kanadiar batek irabazi baitu eta aspaldian ez bezala italiarrik ez dagao podiumean.

Saioa amaitze aldera larunbat goizean izango den ekimen baten berri emango dugu, Kiroalari ateak ireki deituriko, honen inguan gehiago jakin nahi baduzue, ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera FMko 99.3a!!