Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Denetik zerbait “Popurri”

Hasteko, Zestoako TS  Fundizio lantegiaren inguruan arituko gara LABeko kidea den Ipintzarekin.

Honen ostean, Añorgara joango gara Maiatzaren 1ean okupatu zuten Firestone lantegiaren nondik norakoaz galdetzeko.

Eta bukatzeko, Bergara eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeen urteurrenak izango ditugu hizpide.

TS

21’etatik aurrera 99.3 FMn. Adiorik ez

Hauteskundeen balorazioa

Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeek Zarautzen eta Euskal Herrian utzitako panorama aztertuko dugu gaurko saioan. Zarautzen, EAJk jaso zituen boto gehien, eta hark osatuko du gobernua, EH Bilduri lekua hartuta. Xabier Txurruka (EAJ) eta Mikel Goenaga (EH Bildu) zerrendaburuak izango ditugu gurekin.

Euskal Herri mailan, Nafarroa izan da albiste nagusia, erregimena eusten zuten indarrak gutxiengoan geratu ondoren. Aldaketa osatzeko lanean dabiltzanetako batzuekin egingo ditugu elkarrizketak: Laura Perez Podemos-Ahal Duguko Nafarroako zerrendaburua eta Geroa Baiko zerrendakide Maria Solanorekin.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Etxaburu (EH Bildu) eta Lasa (EAJ) gela arroxean

Kaixo!

Datorren asteko udal eta foru hauteskundeen aitzakian, udaleko bi talde nagusietako ordezkari bana gonbidatu ditugu gela arroxera: Jabier Etxaburu (EH Bildu) eta Imanol Lasa (EAJ). Legegintzaldi ezberdinetan, biak aritu dira gobernuan azken urteetan, eta datozen legealdirako ere aurkeztu dira zerrendetan. Aurrera begirako promesez baino, azken urteetako politikaz jarriko ditugu hizketan, bakoitzak egindakoaz eta egin ez duenaz. Herriko proiektu eta gai nagusien gainean galdetuko diegu.

Zer galdetuko zenieke zuk? Bota lasai, Twitter edo Facebook bidez, edo telefonoz, zuzenean, igandean bertan. Gogoratu, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Adiorik ez, iganderarte baizik!

 

 

jabier r52621_imanol

 

Arraio Irratiak 9 urte betetzen ditu!!!!

Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!

urteurrena2015

Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.

9urtesaioa

Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!

Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.


Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.

managatizezinizan