Kataluniara begira egingo dugu gaurko saioa, datorren asteko hauteskundeak jomugan. CUPeko Adam Majo eta Junts pel Si-ko Elisenda Paluzie hautagaiak izango ditugu gurean, kanpainako berri izateko.
Ez galdu! Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian. 99.3 FM!
Udan mendirik mendi ibili ondoren, bueltan gatoz ahuntzak Arraioren gela arroxera. Ohiko formatua mantenduta, baina berrikuntzak ere ekarriko ditugu aurten, Edonato, Sosi, Malintxe, Zirri eta beste hainbat lagunen eskutik.
Gaur bertan ekingo diogu denboraldi berriari, udari errepaso eder bat emanez, eta datorrenari begira. Besteak beste, asteburuan Putzuzulon bertan egin diren Espainiako Estatuko irrati libreen topaketak izango ditugu hizpide, eta beste irrati batzuetako kideekin hitz egingo dugu.
Ez galdu! Aurten ere, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!
Uda iritsi da eta Arraio Irratiak oporrak hartuko ditu ohi duen bezala. Pelaiosanetan afariak eman ostean, merezirako deskantsua hartuko dugu irailean gogo biziz itzultzeko.
Udan, musika edukiko duzue protagonista gure uhin libreetan. Irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz saioak ustailean jarraitu egingo du eta Izerditan Blai saioak ere saio bereziren bat egingo du seguruenik.
Irailerako orain arteko saio guztiek jarraituko dute printzipioz eta Urrunetik Gertu saioarekin ere hasiko gara berriz ere, hilean behin.
Azkenik, irailetik aurrera inork saiorik egin nahiko balu, gure uhinak zabalik izango dituzue eta gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue info@arraio.net helbidean aurkituko gaituzue.