Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Suelta La Olla-k 20 urte

Igande hontan, Maiatzak 11, Suelta la Olla Hala Bediko irratsaioak 20 urte bete berri ditu.

Haseratik bertako kide den “Patas”ekin izango gara tfnoaren bitartez. 20 urte, 20 ixtori, 20 elkarrizketa eta ez 11, hogeinaka pasadizo,…

Baina “Patas”ekin hasi baino lehen, aktualitatea ikutu beharra dugu. Tartean 2 elkarrizketa izango ditugu, Bata, gaur goizean MSRko adar “ekologistak”, Hispania Verde, buruturiko kontzentrazioa izango dugu hizpide.

Eta bestetik, Ibon Iparragirre preso politikoaren anaiarekin arituko gara Iparraren iguruan.

Hau dena, 21’tatik aurrera Ahuntzaren gaberdiko eztulan

suelta

Maiatzak 11ean Bai ala bai

Kaixouuww!

Igande hontan ezin izan dugu irratsaiorik burutu Sozi eta Edonato kanpoan izan baikara.

Datorren igandean, Maiatzak 11ean kontu ugarirekin itzuliko gara. Inoiz bezelako gogo eta ilusioz. Jurjurjur

Elkarrizketak, aktualitatea, Malintxeren gomendioa, soziren esaera zaharrak…

Ba holaxe, Adiorik ez iganderarte baizik

Ta ostiralean, badakizue…

Metralleta, Gaitze eta Diktadurarekin batera. gozaaaaaaaatzeraaaaaa!

Igande hontan eztulik ez zuzenean

Apirilak 20, igandean, ez gara izango gela arroxean. Ahuntzok, katoliko ateo izaki, jai hartzea erabaki dugu. Kontraesanak?? Noski.

Baina gizarte hontan kontraesanik gabe bizi dena, “ke lanze la primera piedra”, edo buruaz beste egitea.

Ba holaxe, datorren igandean entzunen gara, Apirilak 27an hain zuzen ere.

Adiorik ez!

ateo

 

Ezin Ahaztu! Noiz arte frankismoa?

Gaurkoan Rosa Garcia Lizarraga izango dugu entzungai. Lezon bizi den 90 urte dituen amoña, gerra zibilan izandako bizipenaz jardungo zaigu.

Entzutekoa izango da. Ilea puntan jartzekoa.

Eta bestetik, Fleurin borrokaldian aurkitzen den ekhiñe Eizagirre ere gogoan izango dugu, bere familiarren ahotik.

gerraAh! Ta hemendik aurrera, Zarauztik kanpo ere FM bitartez antzun ahal izango gara. OJo!

Hurrengo egunetan zehaztuko dugu noraino iristen diren Arraioko uhin libreak. Up Arraio!!

 

 

Arrosa 3.Topaketak eta iheslari politikoen etorrera

Igande hontan, Gernikako Astran buruturiko EHko irrati libreen topaketa izan genuen hizpide. Hontaz jardun ginen Zintzilik irratiko Julen eta justuri.infoko kidea den Iñigorekin.

Azken kide hau, lehengo astean atxilotua izan zen Troikari egin zitzaion “ongietorria” aitzaki, eta hontaz ere aritu ginen.

Topaketen balorazioa egin ostean, Arraio irratiko gela arroxean izan genuen Xabier Makazaga. 2003an herbesteratzea erabaki eta ordutik Bruselan bizi den zarauztar laguna.

Iheslari politikoen inguruan aritu ginen eta kontu ugari izan genituen hizpide. Entzutekoa, alegiya!

Ba hauexek, kontuk eta komerik.

Adiorik ez, datorren iganderarte baizik!

ihes