Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2026

Gizonezkoen saskibaloi eta eskubaloi kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule! Ekaineko lehenengo saio honetan gizonezkoen eskubaloi eta saskibaloiko kideak izango dira gela arroxean. Saskibaloikoen igoera fasea eta eskubaloikoen igoeraz arituko gara protagonistekin.

Hau guztia, gaur, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Patiyoko Atzuak 04×05 – Kolaborazio mamarratxua

Kaixo entzule maiteok,

azken sayua berezia izan da, Ian eta Martinakin batea kolaboraziyo mamarratxo bat in deu eta. Biak Arraiokide berrienak eta gazteenak dia, baita mamarratxuak ere, gu bezala. Beraz, ez genun aukera galduko, ezta?

Ianek bere programari buruz hitz egin digu, Marmarrian Podcastari buruz. Ezagutzen? Ba eduki sortzaile famosisimua da, e? Bestalde, Arraion nolatan amaitu dun azaltzeaz gain, harremanen inguruan ere jardun du. Martinak ere Olaia eta Maialenekin batea sortu duten Bashoaz irratsayuai buruz hitzeitiaz gain, aniztasun funtzionala dutenen lan-baldintza kaxkarrak salatu ditu. Azkenik, Libek laguntasun harremanak izan ditu hizpide.

Askotarikuak izan dia azken sayoko hizketagaiak, interesgarriak, inteligentiak zein mamarratxuak.

Besterik gabe, 1, 2, 3, TUMAMARRATXA!

Erakusketaren itxiera festa

Garoa eta 310 dendetan Arraio Irratiaren erakusketa modu xumean prestatu dugu, eta modu xumean emango diogu amaiera ere.

Ekainaren 12an itxiera festa moduko bat prestatu dugu. Bertan, urte luzez Kaiolatik irratsaioko nagusia izan den Elektropeña handia edukiko dugu ziztatzen. Ziztada 17:30etatik 19:30tara izango da, edatekoa egongo da eta Garoako langileak errespetatuz arratsaldeko 20:00etarako dena jasota egongo da.