Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Kolaboratzailerik gabeko saioa

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 31, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin hitzartuak ginen hilabetean behin egiten dugun kolaborazioarentzat, baina ezinezkoa izan da. Deika aritu gara baina ez digu telefonorik hartu eta inprobisatu beharrean aurkitu gara.

Iñakirekin euskal poliziaren azken erasoak aztertu behar genituen eta horren ordez duela bi urte emititu genuen liburu aurkezpen bat eskeini dugu. Hain zuzen ere, Bergarako Txapa irratiak antolaturik Ahoztar Zelaiaetaren “La ertzantza que viene” liburu aurkezpena emititu dugu.

Barkamenak gure entzuleei eta lasai, datorren astean eduki gehiago izango dituzue. Ongi izan!

Samai-zuloko sorgiña eta sorpresa eder bat

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 24, Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu, beti bezala liburu bat besapean zuela. Ondoren 80. hamarkadako Arraio irratiko grabaketa bat eskeini dugu primizian. Hain zuzen ere, 1985. urtean eginiko elkarrizketa bat, diktadorearen heriotzatik 10 urtera eta Santi Brouarden erahilketatik urte betera.

Entzun ezazue!