Azkenean hasi gara Internetez emititzen! Oraingoz probatzen gabiltza eta eskertuko genuke entzuleek hemen bertan nola entzuten duten aipatzea.
Gogoratu, gure filosofiarekin jarraituz, formatu askeak erabiltzen ditugula, OGG hain zuzen ere. Ezinezkoa egiten bazaizue Arraio internetez entzutea, batez ere Window$ bezalako sistemak erabiltzen badituzue, hemen begiratu.
Kategoria: Berriak
Gaurkoan Migel Joakin Eleizegi Arteaga, Altzoko erraldoairen bizitza izango dugu aztergai Arma Tiro Pun atalean. Gizon puska hau 2.42 metro neurtzera iritsi zen eta europan zehar ibili zen, inguruko guziak ahozabalik lagaz.
Betiko moduan, ostegunetan gaueko 9-etatik 10-etara As noites da radio Lisboa
Zaratazarautzek kontzertu berri bat iragartzen du ostegun honetarako.
Atraku – punk gordina eibarretik
Zuschanden – hc/punk/crust bortitza alemierdatik
hau dana putzuzulo gaztetxian 21tan, hamaiketako bukauta egon behar du
ta gaur gauean 22tan zaratazarautz saioan Iñor ez! talde zarauztarra edukiko dugu beraien azkenengo lanataz hitzegiten eta beste mila gauza komentatzen.Â
Â
Â
Aste honetako As noites da radio lisboa saioan Udaletxearen proiektu bat aztertuko dugu: antzoki edo kontzertu aretoa. Saiatu gara honen inguruko informazio guztia biltzen eta zuei eskainiko dizuegu, eta baita, nola ez, daldarka jarri gaituen asmo honen inguruko gure iritzia.
Daldarka zergatik?
Erantzuna urtarrilaren 4ko saioan, bederatzietatik hamarretara!
Aaaaaaaaaa, gonbidatu oso berezi bat ere izango da gurekin…
Asteartean hilak 9, “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan Pako Aristi idazle urrestildarra elkarrizketatuko dugu. Iluntzeko zortziretan hasi eta bederatziak bitartean hainbat puntu jarriko dizkiogu, ea berak nola erantzuten dituen… Idazteaz gain, beste hainbat saltsatan sartuta dago; besteak beste, geurean izan genuen Mikel Markezekin batera hainbat kontu eta kantutan dabiltza.
Beraz, ez ahaztu urte berrian ere FMko 99.3 sintonizatzea, merezi du eta!
