Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2008

Freedoom Portugaldarrak zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean

ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, asteazken honetan Freedoom Portugaldarren kontzertua ikusteko aukera izango duzue Putzuzulo Gaztetxean.

Asteazkena, urtarrilaren 30ean izango da kontzertua, gaueko 21etatik aurrera. Portugaldarren Crust ilunaz gozatzeaz aparte, Oreretako Kobory taldea ere ikusteko aukera izango du bertara hurbiltzen denak.

kuburu1.jpg

Arraioenea Doktorearen despatxuz dekoratuko da

Ostegunero bezala Arraioenea Lizarriturri DJ Doktoreak dekoratuko du, baina oraingoan 27zapatarik gabe. Ostegunean 9etatik 10etara beti bezala zabalik izango dituzue Arraioeneako ateak eta piztuta Arraioeneako altabozak, musika eta hitza lagun. Okasio berezia Doktorearen despatxutik irratsaio espeziala entzuteko.

Kalean da Otsoa Artzairen zuzenekoa

Arraio irratiaren eskutik, kalean da Otso Artzaik Putzuzulo gaztetxean eman zuen kontzertua. Folkcore Zarauztarrekin batera, Azaroaren 24an izan zen kontzertua, Txuri Zarauztar presoaren 20 urteko kartzelaratzea salatzeko. 12 urte inongo kontzerturik jo gabe egon ondoren, kontzertu berezi honetarako elkartu ziren eta Arraio irratiak etzuen aukerarik galdu kontzertu hau grabatzeko.

otsoartzai.jpg

Diska oraingoz, Putzuzulo gaztetxean, Arranon, Tarinen eta Eguzkin daude salgai 4 euroren truke. Bertan ateratzen den dirua irratiak eduki ditzakeen gastuak ordaintzeko erabiliko da

Gezurrez dekoratutako Arraioenea

Ostegun honetan Arraioenea gezurrez dekoratuko dugu. Paretak pintura transparentez margotuko ditugu, mahaia hankaz gora jarriko dugu eta guk inoizko irratsaio ederrena egingo dugu. 9etatik 10etara, 27 zapata eta Lizarriturri Dj doktorearen eskutik.