Press "Enter" to skip to content

Egilea: iml

Bidaia bilakatu genuen bizitza

Bizitza sekuentziaz osatutako pelikula bat da, bizitza ipuin bat da hasiera, korapiloa eta amaiera duena, bizitza semaforo bat da gorrian-berdean-naranjan, bizitza aterki multikolorea da, bizitza bidaia bat da, baina, ba al dakizue zer gertatzen den bidaia bera bihurtzen denean bizitza?

Ikasturte honetako azken irratsaioa egiteko Aitor Azpiroz, Axpi edo Ehilur ekarri genuen Arraioeneara eta indiferentzia oro hausteko bidaiaz dekoratu genuen irratsaioa.

Eta bide batez, uda pasa artean agur esan genien Arraiozale guztiei, Euskal Jaiak pasatakoan itzuliko gara berriz Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapata. Ongi izan bitartean!

Irratsaioa entzuteko:

Itsasoz dekoratutako Arraionea

Irati arreba ekarri genuen Arraio Irratira. Eta Arraioeneako balkoia zabalduta itsasoari begira freskagarri bat edo beste hartzen egin genuen irratsaioa. Izan ere, itsasoa aztertuz egiten du lan Iratik; Mundakako olatu ospetsuaren inguruko azterketan eta berriki itsasoan antxoaren egoera zein den aztertzen aritu da. Hori eta gehiago inoiz baino freskagarriagoa izan zen Arraioenean!

“Itsasoa bakarra delako, urak ber-berak direlako. Funtsean, beti bera den itsasoa, beti berria den itsaso ere badelako. Egunero hartzen gaitu ustekabean olatuen jolasak, egunero sinfonia berriak xuxurlatzen dizkigu, egunero soineko berriak ditu janzten├é┬ádama urdinak. Eta guk, txunditurik, espektakuluaz disfrutatzen dugu sarrerarik ordaindu gabe.

Arraioeneako baratza erakutsi genuenekoa

Maiatzaren 6an Arraioenea baratzez dekoratu genuen. Eta baratzeko lurra eskutan hartu, buruaren gainetik jaso eta eskua askatu genuen lurrezko bataioa sinbolizatuz, Bitoriano Gandiagak egin bezala. Gure baratzaz gainera, arbasoen baratzeko ateak ere zabaldu genituen Xabier Lizardiri eskerrak. Badakizue, astero bezala, inor indiferente utziko ez duen irratsaioa egin genuen Lizarriturri DJ Doktoreak eta 27zapatak

ENTZUTEKO KLIK!

Ziegaz dekoratutako Arraioenea

Aste honetan Arraioeneako ziega ilun, likits eta hitsa ireki genuen, Ho Chi Minen poesia lagun. Eta bertan itxi ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata. Entretenigarri, Lizarriturrik jarritako basearekin 27zapata rap saio bat egiten saiatu zen bukaera aldera. Zer moduzkoa atera zen zuek esango diguzue. Guk hain ondo pasa genuen, hurrengo astera arte ziegan bertan geratzea erabaki genuela. Bisitak ongi etorriak izango dira. Baina kontuz! Zu ere bertan preso gera zintezke…

Irratsaio entzuteko k(i)lika nazazu hemen!