Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Inaxio eta Imanoli eginiko elkarrizketa

Pasa den igandean Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean zarauztar gazte hauei eginiko elkarrizketa ekartzen dizuegu denok entzuteko.
Testigantza gordin bezain gogorrak, gertarak bezala eta datorren astean izango duten epaiketa bezala. Gogoratu ostiralean 8retan manifestazioa burutuko dela muntai polizial hau salatzeko.

Besterik gabe, hemen duzue saioa

praile haitz I as noitesen

martxoaren 6-ko saioan debako praile haitz haitzuloaren inguruan jardungo dugu, bertan eginiko aurkikuntza zoragarko diska, porentri bezain harrigarriak aireratuko ditugu, eta baita, nola ez, hizpide izango dugu bere etorkizuna, benetan arriskuan den jakite aldera. Hemen haitzuloaren zenbait argazki eder

Hauez gain, betiko moduan, astearen errepaso zorrotza, asteko diska, torperdo kapitaina…
astelehenetan gaueko 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

aaaaaa, eta gure helbide berria: asnoites@arraio.org

Kontzertuak, Zaratazarautz eta Amatista irratsaioen eskutik

Bi kontzertu ikusteko aukera izango duzue datorren astean, Zaratazarautz eta Amatista irratsaioen eskutik.

Asteazkena 7, Alemaniako 2 talde eta Bilboko Destierro taldea ikusteko parada izango duzue Putzuzulo gaztetxean 20:30etatik aurrera.

Ostegunean berriz, Amatistaren eskutik emakumez osaturiko bi taldek joko dute, Brida Eibartarrak eta Amurrioko Dale Wuelta taldeak joko dute.

martxoaren8a.jpg

Bi kontzertuak 23etarako amaituak egon beharko dute, beraz, puntual ibili.

Martxoaren 7a, Asteazkena:

Destierro–>Hc Crust-a Bilbotik

Status/Hysterie–>Hc Crust-a  Alemaniatik

Confused–> Noise-Rocka Alemaniatik

Martxoaren 8a, Osteguna: 

Brida–> Punk-a Eibarretik

Dale Wuelta–>Hc Punk-a Amurriotik

Historia egingo du gaur Arraioeneak

Izan ere, beti bezala lagun bat elkarrizketatu beharrean lau lagun batera elkarrizketatuko ditugu Arraioenean, eta laurek erabakitako dekoratuz jantziko dugu irratsaioa. Erantzun taldeko mutilak izango ditugu gurean eta Info 7ko MusikGerrilla irratsaiorako baliagarria izango den irratsaioa. Gusto baduzue, ostegunean 8tatik 9tara, musikaz eta hitzez dekoratuko dugu irratia.

muxuak eta loreak denei (bueno ta ximorra betikoei)

iml