Datorren asteartean, apirilak 3, bi bertsolariren bisita izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak arte Felix Zubia eta Nahikari Gabilondo herritarrak arituko dira guk jarritako puntuei erantzuten. Era batera edo bestera biak medikuntzarekin lotuta daude… Honenbestez, “bertso-kirofano” bihurtuko dugu gure irrati estudioa!!!
Hilabetea: martxoa 2007
Sentitzen dut zientoka entzule fidelengatik baina ezinezkoa izango dut gaur Arraioenea ezertaz dekoratzea. Beraz, hurrengo astera arte ayo.
iml
Martxoaren 26-ko saioan miguel larregi el vasco de la carretilla-ren bizitza izango dugu ahotan. Gizonak Argentina oinez zeharkatu zuen apostu baten aitzakian, baina gerora bere bizitza huraxe izango zela erabakita, halaxe jarraitu zuen, batera eta bestera bere orgatxoarekin.
Ez galdu abenturazale honen biografiatxoa. Betiko moduan, astelehenetan 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa
8etatik 9ak laurden gutxi aldera komunean errefuxiatuko gara beste ostegun batez. Ateak zabalik egingo du… irratsaioa. Gusto baduzue, gaur 8tan
iml
Lehengo astean brasilen egon ginen eta aste honetan berriz Japon aldera egingo dugu salto, bertako taldeen zarataz gozatzeko aukera ezin hobea daukazue. Japcore-az aparte klasiko batzuk eta gure ahots zikinak…..