Â
Kategoria: Berriak
martxoaren 30eko BITACORA KAIERA saioan Tailandiara egingo dugu hegaz, Nerea eta Rairen laguntzaz.
betiko moduan 9etatik 10etara, arraio irratian, BITACORA KAIERA
Kaixo:
Atzo, Martxoaren 26an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Ainhoa Baglietok eta Fernando Arburua preso ohiak emandako hitzaldia iada entzungai duzue HEMEN klik egin ezkero.
Ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gaur Egungo espetxe politikaren inguruan hitzegingo digute Ainhoa Baglieto abokatuak eta Fernando Arburua preso ohiak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
Bertan, gaur egungo lege berriez, Parot doktrinaz, gaixo dauden presoen egoeraz eta beste hainbat gauzetaz hitzegingo digute. Hitzaldi hau, AHT-eran inguruko hitzaldia bezala, Arraio irratiak zuzenean emitituko du.
Beraz, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera sintonizatu ezazue arraio irratia
Eta ez edozein liburudendaz gainera. Zarauzko Garoa liburudendaz dekoratuko dugu Arraioenea. 200 pelukeitik gora, 150 tabernatik gora eta liburu denda bakarra duen herri batian zer galdetua izango dugu Garoaren bertsio elektronikoa daraman lagunari. Asteazkenero 21:15etatik 22:15etara ohikoa dugun bezala, Lizarriturri DJ doktoreak anbientatu eta 27zapatak taladratuko duen irratsaioa gaur ere, indiferentzia guztiak haustera dator! Piztu irratia redio!