Press "Enter" to skip to content

Egilea: Mikel Rotaetxe

Bruce Springsteen: Etziko kontzerturako prestatzeko saioa, Highway 9n

Arraiozaleok! Larunbatean Bruce Springsteen handiak zuzenekoa eskainiko du Anoetako Estadioan. Bertara joatekoa bazara, sekulako saioa prestatu dugu Highway 9-n berotzen juteko. Hala ez bada, The Bossen diska handiez gozatzeko tartetxoa proposatzen dizuegu, zuzenean ez bada ere. Disko bakoitzetik abesti bat aukeratu deu gaurkorako. Galdu egingo duzu? 19:30ean, zuzen zuzenean, 99.3an. 

Oporren ostean, bueltan da Highway 9

Bi asteko oporraldiaren ostean, bueltan da Highway 9 Arraio Irratira. Arratsaldea gozatzeko, Arctic Monkeys, The Killers eta Dover izango ditugu, besteak bestea. Gainera Russian Red eta Elvis Presley-ek batera eginiko moldaketa bat entzungo dugu (Ongi irakurri duzue). Ez galdu! 19:30ean, 99.3an!

Emakumezko ahotsak, gaurko Highway 9n

Martxoaren 8a emakumeen eguna izaki, saio berezia prestatu dugu Highway 9 irratsaioan. 19:00etatik aurrera, Arraio Irratian, rock, blues eta jazz historiaren emakumezko ahotsik handienak entzungo ditugu, tartean Nina Simone, Patti Smith edo Amy Winehouse. Piztu irratia! Hau Highway 9 da, rockaren autopista 99.3an!