Press "Enter" to skip to content

Egilea: mieltxo

JOXEAN AGIRRE PUNTUEI ERANTZUTEN

Asteartean, maiatzak 22, Joxean Agirre idazle azpeitiarra elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari”  kultur irratsaioan. Joxean Zarautzen bizi da, eta besteak beste, aurtengo Joseba Jaka beka irabazi du Eleberrigintzan La lutte finale eleberriarekin. Liburu horretaz eta berak idatzitako beste hainbatetaz arituko gara solasean iluntzeko zortziretatik bederatziak bitartean.

 Ez ahaztu, irratsaio honetarako gonbidaturen bat proposatu nahi badiguzu, mezu bat bidal dezakezula puntua@arraio.org helbidera. Gusto handiz, jasoko dugu zure erantzuna. Guztiok osatzen dugu Arraio irratia!!!! 

image002.jpg

 

 

Maite Bastos aktorea puntuei erantzuten

Asteartean, maitzak 15, Maite Bastos aktorea izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Maite telebistan eta antzerkian aritu da eta Goenkalen urte askotan ikusi izan dugu Margari-ren paperean. 

 

Beraz, izango dugu zer hitzegina iluntzeko zortziretan hasi eta bederatziak bitartean. Ez ahaztu zuk ere punturen bat jarri diezaiokezula…. 

NEÜ taldekoak puntuei erantzuten

Asteartean, maiatzak 8, NEÃœ musika talde zarauztarreko kideak elkarrizketatuko ditugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Euren lehenengo diskoa kaleratu berri dute, “Maite Gorroto Zatitua” izenekoa.  Beraiekin solasalditxo bat izateaz gain diska horretako hainbat kanta entzuteko parada ere izango dugu.

 neu.jpg

Beraz, ez hutsik egin!!! 

TXILIKU PUNTUAK ERANTZUTEN

txiliku1.jpg
Datorren asteartean, apirilak 17, Txiliku idazle zarauztarra izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak arte entzungai izango duzue FM-ko 99.3-an. Beraz, ez hutsik egin…. ez zerate damutuko!!!

Ahhhhhh…. eta zuetako norbaitek gonbidaturen bat proposatu nahi badu irratsaio honetarako, idatzi mezu bat helbide honetara: puntua@arraio.org Arraio irratia zuen irratia izatea nahi dugu, eta zuen iritzi eta proposamenak beharrezkoak ditugu. Beraz, animatu!!!!

bertsolaritza&medikuntza

nahikari.jpgbertsolaritza&medikuntza
Datorren asteartean, apirilak 3, bi bertsolariren bisita izango dugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak arte Felix Zubia eta Nahikari Gabilondo herritarrak arituko dira guk jarritako puntuei erantzuten. Era batera edo bestera biak medikuntzarekin lotuta daude… Honenbestez, “bertso-kirofano” bihurtuko dugu gure irrati estudioa!!!