Press "Enter" to skip to content

Egilea: itsaso debekatuak

Herrira mugimenduko kide bat elkarrizketatuko dugu gaurkoan

Astelehenero bezala, edukiz betetako irratsaio bat egingo dugu gaurkoan ere. Efemerideak, aktualitatea, errezetak eta betiko atalez gain, gaur Herrira mugimenduko kide bat elkarrizketatuko dugu. Mugimenduaren inguruan, beraien asmo eta helburuetaz eta hainbat kontutaz arituko gara. Badakizue, euskal preso eta iheslarien inguruko albisteak eta kontuak, 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan.

Astelehen honetan Labi eta Xaporra gurean

Astelehen honetako Itsaso debekatuak irratsaioan Labi eta Xaporra elkarrizketatuko ditugu. Ia bi aste dira Leon eta Palentziako kartzeletatik atera zirela urtebeteko kondena bete ondoren. Kartzeladiaz, euren auziaz, egoeraz…Kontu ugariren inguruan arituko gara biekin biharkoan. Badakizue 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan. Ongi etorri bikote!

Labi eta Xaporra astelehen honetan
Labi eta Xaporra astelehen honetan

Preso eta iheslariek etxeratu ahala dituzten beharren inguruan arituko gara gaur

Gaurkoan hainbat gai landuko ditugu Itsaso debekatuak irratsaioan.
Ainhize Muniozguren Gurekin Jaiko kidearekin egongo gara, gogoratu ostiralean Madrilen izan zela Audientzi Nazionalean deklaratzen.
Bestalde larunbatean Txuriri egin behar zitzaion ongi etorri ekitaldiaren eta bere debekuaren inguruan arituko gara Zarauzko Herrirako kide batekin.
Eta azkenik preso eta iheslari ohiek etxera itzultzean aurre egin behar dioten egoeraren inguruan arituko gara. Honetarako harrera elkarte bat sortu asmotan dabiltza eta bertako kide batek emango dizkigu euren proiektuaren nondik norakoak.

Jose Mari Perez Diaz “Txuri” gurekin, astelehen honetako irratsaioan

ongi etorri
ongi etorri

Ez genukeen sinetsiko duela bi hilabete irratsaioarekin hasi ginenean, Arraioko gela arroxan Txuri elkarrizketatu ahalko genuela esan baligute.
25 urte luzez Espainiako gartzeletan sakabanaturik ibili izan den lagunarekin luze eta zabal arituko gara hizketan.
Bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu elkarrizketa hau egitea posible egin duzuen guztioi eta noski baita hiri ere Txuri.
Ez dugu ohiko irratsaioa egingo eta saioak iraungo dituen bi orduak elkarrizketara bideratuko ditugu.
Beraz badakizue, astelehen honetan 19:30tatik aurrera Txuri izango da gurean, FMko 99.3ko uhinetan.