Press "Enter" to skip to content

Egilea: itsaso debekatuak

Gaur ez da Itsaso debekatuarik izango

Kaixo entzule maiteak,

beste astebetez huts egingo dizuegula aurreratu beharrean gaude. Oraingo honetan osasun eta lan kontuengatik ezin izango dugu saiorik egin.

Asko sentitzen dugu bigarren astez jarraian kale egitea, datorrenean zuekin egongo garelakoan, ondo izan entzule!

Gaur ez da Itsaso debekatuak saiorik izango

Apa kaixo!

Asko sentitzen dugun aste honetan ez dugu saiorik egingo. Konpromezu akademikoak eta pertsonalak tarteko ezin izango gara uhinetan egon errepresioak ixilarazi nahi dituen ahotsei elkartasuna adierazten.

Datorren astelehenean hutsik ez dugu egingo, barkatu eragozpenak ta ondo segi!

Entzungai duzue aste honetako Itsaso debekatuak saioa

Kaixo entzule!

Astelehenero bezala atzokoan ere Itsaso debekatuak saioa egin genuen. Gure partaidetako batek etorri ezin izan zuen arren tekniko lanetan aritzen denaren ahotsaz gozatzeko aukera izan zenuten.

Honez gain aste osoko albisteen errepasoa egin genizuen. Bestetan ez bezala atzokoan Herrialde Katalanderretan auziperatuta dauden bi lagunen elkarrizketa izan zenuten entzungai. Bi lagun hauek pasa den irailaren 11ean egindako mobilizazio jendetsuan preso dauden 2 kideren argazkiak eramatagatik auziperatu zituzten. Gai honen inguruan egindako elkarrizketa interesgarria entzutera animatzen zaituzgu, gure mugetatik haratago ere elkartasuna debekatzen saiatzen ari direlako.

Itsaso debekatuaken atzoko saioa entzungai

Kaixo entzule maiteok!

Jada entzungai duzue atzo Itsaso debekatuk irratsaioan egin genuen saio. Jorratutako gai nagusia aurreko Eleak mugimenduak larunbatean, hilak 19, Donostian egin zen manifestazioa izan zen, baita bertan eman zen Anza, Linazasoro eta Lujanbioren atxiloketa ere.

Honez gain beste albiste batzuen berri ere eman genuenez gure saioa entzutera gonbidatzen zaituztegu, on egin!

Itsaso debekatuak bizirik dirau

Kaixo entzule maiteok,

aspaldian Arraio Irratiko uhinetan entzun ez gaituzula somatuko zenuten. Urria hasieran egin genuen azken saio marduletik denbora pixka bat igaroda eta barkamena eskatu beharrean gaude Arraio Irratiko entzule guztiei. Gora behera batzuk izan ditugulako ez dugu saiorik egin azken aldian, baina lasai egon indarberriturik etorri baikara.

Honela bada hemendik aurrera astelehenero 20.00tatik aurrera izango duzue Euskal Herrian ixildi nahi dituznen ahotsa entzuteko aukera. Formatua aldaturik gatozkizue, albistetara mugatuko gara, elkarrizketa eta tertuliak alde batera utziz.

Honen adibide duzue atzoko saio, Bilboko manifestazio erraldoiaren kronika luze zabala egiteaz gain azken astean gertaturikoaren berri ematen. Hemen duzue entzungai: