Press "Enter" to skip to content

Egilea: itsaso debekatuak

Joxemiel Gastañares “Legaxpi” elkarrizketatuko dugu gaurkoan

Joxemiel Gastañares "Legaxpi" gaurkoan Itsaso debekatuak saioan
Joxemiel Gastañares "Legaxpi" gaurkoan Itsaso debekatuak saioan
Asteburu mugitua izan dugu pasa berri dena. Txuriren kaleratzeaz, Parot doktrinaz eta beste hainbat konturen inguruan aritzeaz gain, Joxemiel Gastañares “Legaxpi” elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan. Aste honetan beteko dira 46 urte txistulari ezaguna lehenengo aldiz atxilotu zutenetik. Garai hartako kontuen inguruan arituko zaigu zarauztartutako legazpiarra.

Txuriren inguruko monografikoa astelehenean Itsaso Debekatuk saioan

Kaixo lagunak,

Astelehen honetarako Txuriren inguruko monografiko bat prestatu dugu. Hilaren 21an urteak bete zituenez berak bizi duen injustizia salatu nahi dugu saio honetan.

Arrazoi ezberdinengatik kalean izan beharko genuke Txuri, bere zigorra osorik bete arren Burgoseko espetxean baituta jarraitzen duen arren. Zigorra osorik bete duen arren gaur egun auzitegi konstituzionalaren ebazpenaren zain dagoen 197/2006 doktrina aplikatu zaio. Gainera orain gutxi bihotzeko bat izan zuen, bere espetxe barruko bizimodua gehiago gogortuaz.

Gai hauek jorratuko ditugu astelehenean 19.30tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!

Zorionak Txuri
Zorionak Txuri

Pasaiako sarraskiaz eta bere bizitzaz Rosa Jimeno oriotarrarekin Itsaso debekatuak saioan

Astelehen honetan Rosa Jimeno oriotarra elkarrizketatuko dugu. Zoritxarrez Rosa, Pasaiako sarraskiko partaideetako bat izan zen. 1984.urtean Rosa atxilotu eta lau egunez torturatu ostean, bere taldeko lau kide hil zituen poliziak Pasaiako badian. Gertaera gogor hauek eta bere bizitzaren nondik norakoen inguruan arituko gara oriotarrarekin. Elkarrizketaz gain, aste honetan gertatuak eta beste hainbat kontu ere landuko ditugu. Badakizue hitzordua, astelehen honetan arratsaldeko 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan, FMko 99.3an.

Rosa Jimeno oriotarra gaur gurean
Rosa Jimeno oriotarra gaur gurean

Maite Garateri elkarrizketa astelehenean Itsaso debekatuak saioan

Astelehen honetan, emakumeen nazioarteko egunaren atarian egonik, emakumea eta gartzelaren inguruan arituko gara.

Beti bezala, atzera begira, aktualitatea, errezetak eta abar izango ditugu gurean. Hontaz gain June San Millan Nafarroako Salhaketako kidea elkarrizketatuko dugu, atera berri duten Emakumeak espetxean liburuaren inguruan.

Hala ere aste honetako elkarrizketatua Maite Garate izango da, duela bi aste Arantxa Arrutik proposatu zuen eta baiezkoa eman dio Maitek gure gonbidapenari

Maite Garate izango da gurean astelehenean
Maite Garate izango da gurean astelehenean

Beraz astelehenean ikusten gara 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan.