Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Petrolioa, gerrak eta trantsizio faltsuak

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, apirilaren 26an, Arkamurka natur taldeak antolaturiko hitzaldi baten grabaketa eskeini dugu. Pasa den apirilaren 23an Modelo aretoan izan zen hitzaldi-solasaldia Aitziber Sarobe eta Alex Lopezen eskutik, eta bertan NoEsNormal estatu mailako mugimenduaren berri eman zuten. Hain zuzen ere mugimendu horrek egiten duen irakurketa zabaldu zuten: petrolioaren inguruko gatazkak, trantsizio energetikoaren itzalak eta gure kontsumo-ereduen ondorioak, besteak beste.

Entzun ezazue!

Oporren osteko eztul berria!

Iepakaixou ia denoi!

Opor luzeen ostean bueltan gara berriz ere. Eta gaurkoan, apirilaren 19an, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren txanda izan da. Berarekin geopolitikaz aritu gara, Iran, Kuba… inperialismoaren erasoak, kapitalismoaren gainbehera eta abar luze bat izan ditugu hizketagai.

Entzun ezazue!

Zuzeneko saio berezia!

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan zuzeneko saio berezia egin dugu malekoitik. Korrikaren petoak saltzen ari ziren postuaren ondoan, gurutze gorri parean, gure ahotsak uhin aske bilakatu ditugu euskararen alde. Korrikaren herriko ibilbidearen xehetasunak eskeini ditugu eta baita aholku praktikoak ere. AEKko kideekin solastu gara eta Korrikaren historiako abesti batzuk entzun eta dantzatu ditugu.

Entzun ezazeu!

Samai-zuloko sorgiña, M17ko greba eta NATOren aurkako ekitaldia

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 15a, irratsaio konpletoa izan dugu. Hasteko, aspaldiko partez, Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu liburu bat besapean zuela. Ondoren LAB sindikatuko Urola-kostako arduradunarekin datorren martxoaren 17an burutuko den greba orokorra aztertu dugu. Eta irratsaioa amaitzeko Iruñean NATOren aurka egin zen mobilizazio amaierako ekitaldia eskeini dugu esklusiban.

Entzun ezazue!

Jardun koordinadora eta martxoaren 8ko herriko ekitaldiak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 8, irratsaioaren lehen zatian Jardun koordinadorako Julen etorri da gure gela arroxera. Berarekin antolakundearen inguruan aritu gara solasean, zer den Jardun, nola antolatzen diren, zein den euren herri langilearen alternatiba…

Ondoren, gaur herrian izan diren bi ekitadi emititu ditugu esklusiban. Alde batetik Urola-Kostako Itaiak buruturiko elkarretaratzearen ondoren izanikoa eta bestetik Zarauzko Mugimendu Feministak antolaturiko manifaren ostekoa.

Entzun ezazue!