Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2016

Presoak SOS

Kaixo!

Gaurkoan ere elkarrizketa interesgarriekin dator Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Hasteko, Susa argitaletxearen Lisipe bildumako lehen lanaren berri izango dugu, egileetako batekin. Borroka armatua eta kartzelak liburuaz arituko zaigu Oihana Etxebarrieta. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoeraz arituko gara ondoren, atzo Donostian egindako manifestazio jendetsuaren harira: Ibon Iparragirre presoaren anaia Gotzonekin hitz egingo dugu. Bukatzeko, Errauskailuaren Aurkako Mugimenduak egindako protestaren berri izango dugu, bertako kide Julenekin.

Beti bezala, Arraio Irratian, igandero 21:00etatik aurrera! FM 99.3! sare

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa prest dugu

Arraio Irratiaren 11. denboraldiko programazioa prest eta entzungai dugu iada. Gure irratsaioei dagokienez, aurreko denboraldiko berberak jarraituko dugu astero zuen belarriak astintzen. Hala ere, aldaketaren bat ere badugu. Esanguratsuena, Izerditan Blai astelehen arratsaldetan izango dela da, 18:00etatik aurrera.

Programazioa-2016-2

Gainontzean, Kaiolatik, Ahuntzaren Gauerdiko eztula eta ZarataZarautz saioak ordutegi berbera edukiko dute. Atalka saioa ere ostegunetan izango da gaueko 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua saioa izan ezik, 21:30etan egingo dutela.

Bestalde eta urtean zehar, irratsaio bereziak egingo ditugula gogorarazi nahi dizuegu.

Eta asteko programazioa betetzeko, Arrosa Sareko saioak ere entzungai edukiko ditugu nola ez. Goizetan, Info 7 irratiko Kalegorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta La Olla irratsaio klasikoak bueltan etorriko dira. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta egunero, Zebrabidea magazinea ere gurean egongo da.

Eta arratsaldetan, Hala Bediko ADesalambrar eta Bertxoko irratsaioez gain, Irulegi Irratiko Adi, Radio Kulturako Kultur Kuboa eta KKinzonako Gogodromoa irratsaioak izango dituzue entzungai gurean.

Gogoratu FMko 99.3a sintonizatzea, Zarautz, Aia, Getaria edo inguruetan bazaudete!!!!

Las Marines-eko Maria Ugartetxea biharko saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazale maiteok!!! Lehengo ostiralean hasitako 11. denboraldiari jarraipen bikaina emango diogu bihar!! Herritik bertatik etorriko zaigu bixita oraingoan, izan ere, Las Marines bikoteko Maria Ugartetxea-ren bixita izango dugu gela arroxean!! Bikote zarauztar honek 2013an ekin zion diskak jartzeari, eta beren ibilbide labur baina aberatsean zehar, leku anitzetan jarri dute jendea dantzan. Zarauzko tabernetatik hasi, Donosti eta Bilboko dantzalekuetan jarraitu, eta Poloniako Bask festibalera iritsi arte. Pop, rock, funk eta elektronikaren artean jolasten dute, eta barietate hori atsegina zaio publikoari. Bihar bikote osoa ez, baina bertako protagonista bat kaiolan izango dugu!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!!!!!!

14697213_10209636544403098_1286409677_o

Ezin Izan taldea ZarataZarautzen

Aste honetako ZararaZarautz irratsaioan, Ezin Izan taldeko kidren bat edukiko dugu. Urte luzez kontzertuk ematen ibili den taldea daEzin Izan eta aurten atera duten azken diska aurkezteaz gain, beraien ibilbideari errepasoa egingo diogu. Ha dena beti bezela FMko99.3an.

ezin izan_urriak11

Atzo Javirekin egindako saioa podcastean duzue. Plaista HEMEN.