Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa prest dugu

Arraio Irratiaren 11. denboraldiko programazioa prest eta entzungai dugu iada. Gure irratsaioei dagokienez, aurreko denboraldiko berberak jarraituko dugu astero zuen belarriak astintzen. Hala ere, aldaketaren bat ere badugu. Esanguratsuena, Izerditan Blai astelehen arratsaldetan izango dela da, 18:00etatik aurrera.

Programazioa-2016-2

Gainontzean, Kaiolatik, Ahuntzaren Gauerdiko eztula eta ZarataZarautz saioak ordutegi berbera edukiko dute. Atalka saioa ere ostegunetan izango da gaueko 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua saioa izan ezik, 21:30etan egingo dutela.

Bestalde eta urtean zehar, irratsaio bereziak egingo ditugula gogorarazi nahi dizuegu.

Eta asteko programazioa betetzeko, Arrosa Sareko saioak ere entzungai edukiko ditugu nola ez. Goizetan, Info 7 irratiko Kalegorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta La Olla irratsaio klasikoak bueltan etorriko dira. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta egunero, Zebrabidea magazinea ere gurean egongo da.

Eta arratsaldetan, Hala Bediko ADesalambrar eta Bertxoko irratsaioez gain, Irulegi Irratiko Adi, Radio Kulturako Kultur Kuboa eta KKinzonako Gogodromoa irratsaioak izango dituzue entzungai gurean.

Gogoratu FMko 99.3a sintonizatzea, Zarautz, Aia, Getaria edo inguruetan bazaudete!!!!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude