Iepa kaixo kaiolazale maiteok!!! Lehengo ostiralean hasitako 11. denboraldiari jarraipen bikaina emango diogu bihar!! Herritik bertatik etorriko zaigu bixita oraingoan, izan ere, Las Marines bikoteko Maria Ugartetxea-ren bixita izango dugu gela arroxean!! Bikote zarauztar honek 2013an ekin zion diskak jartzeari, eta beren ibilbide labur baina aberatsean zehar, leku anitzetan jarri dute jendea dantzan. Zarauzko tabernetatik hasi, Donosti eta Bilboko dantzalekuetan jarraitu, eta Poloniako Bask festibalera iritsi arte. Pop, rock, funk eta elektronikaren artean jolasten dute, eta barietate hori atsegina zaio publikoari. Bihar bikote osoa ez, baina bertako protagonista bat kaiolan izango dugu!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!!!!!!

14697213_10209636544403098_1286409677_o

« »