Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2016

Kolonbiako bake prozesua

Igande hontan, Urriak 9, Kolonbiara joko dugu, “Presente y futuro de Colombia en tiempos de esperanza” liburuaren egilea den Jorge Freytter errefusiatu politiko kolonbiarra bidelagun izango dugularik. Lehengo astean buruturiko galdeketa eta etorkizunaz arituko gara.

Bestetik, Euskal Herrira iritsi eta bost urtera, Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo babesa aitortu dio Hassanna Aalia aktibista sahararrari eta berarekin izango gara 22’ak ingruan.

Eta irratsaioa hasteko, atzo “Ipurdi” plazan burutu zen Ekonomia alternatibo eta solidarioen azoka izango dugu hizpide bertan izandako 2 antolatzaleekin batera.

Hau dena, 21’etatik aurrera… Adiorik ez!

colombia

ATALKA BUELTAN DA Gorkeyarekin

Atalkako ikasturte berria hastera goaz.

Gorkeyak emango dio sarrera oraingoan

eta  nola  indarrez hasi nahi degun,

bestela nola  ba…jejekenny arkana 1

Kenny Arkana aukeratu degu eta

ezagutzen ez badezue,

ADI  asko dauka eta esateko…

Ostegunean 21:00 etan

 

 

Urrezko bixita denboraldiko lehen Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazale maiteok!!!! Ostiral honetan helduko diogu saioaren 11. denboraldiari, eta berau hasteko bixita ederra izango dugu!!! Ermuako karriketatik Javier Ganuza etorriko zaigu gela arroxa musikaz janztera!!! Ostiral honetan Revolution Records-en kaleratuko duen mix bat entzungo dugu, baita labean dituen produkzio batzuk ere. Horretaz gain, orain gutxi Ibizako Space-n izandako esperientzia kontatuko digu!!! Saio benetan dotorea ikasturtea hasteko!!! Ostiral hontan, arratsaldeko 20tan punttuan, Arraio Irratian, Zarauzko Irrati librean!!! Zuen zain izango gea!!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!

14593736_1260088320707917_1848107648_n

12744485_1087988311251253_8033911872229972154_n