Kaixo entzule maite!

Asteazken honetan saio aparta egingo dugu Izerditan blaiko kideok. Lehendabizi playeroetako denboraldi berri bati hasiera emango zaionez hondartzako futbolaz jardungo gara. Kiniela egiteaz gain taldeen altak eta bajak errepasatuko ditugu. Mutiletan Abeta eta Logure taldeek ez dute lehiatuko denboraldi honetan. Nesketan ordea aldaketa gehiango izan dira, batetik Txiki-polit zena Sakana bilakatu da, Oreka kaioa izena hartu dute Kiribilekoek eta Getariatik datorren talde berriak Balearri izena du. Beraz honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue entzun gure saioa.

Hondartzako futbolaz gain beste gai garrantzitsu bat ere izango dugu biharkoan, gainbeheran etorri diren kirolariak aipatuko ditugu. Kirolari historikoen tartea zabalduko dugu loria eta lohia ezagutu dutenei aipamen bat egiteko. Tarte honetan Patxi Magickek Garrincha, GAZZA, Vieri, Pistorius, Marion Jones, Tyson, Poli Diaz… bezalako pertsonaiak ekarriko dizkigu gogora.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

12077404_10153734446988324_1176791526_n

« »