Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2014

Elektropeñaren txanda aste hontako Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixow!!! Azken asteotan ohorezko hainbat gonbidatu pasa ostean gure kaiolatik, nire txanda iritsi da. Aste hontako saioan, azken aldian geien hunkitu nauten doinu elektronikoak elkarbanatuko ditut zuekin. Besteak beste Youandme, Sokool, Recondite edota German Brigante-ren doinuekin bidaiatzeko aukera izango dugu!!! Animatzen??? Zita ostiral arratseko 20tan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

usurbil session

Bolloenea itzuli da!!!

Kaixo Arraiozaleok!!
Hilabete batzuetako etenaldiaren ondoren, gaurkoan Bolloenea saioa izango duzue berriz entzungai.
Gai interesgarri mordoa, berrikuntzak, postre goxoak zozketan…
Valentziako Transfemifest esportiu izango dugu hizpide, eta Audre Lorde, eta Ondarruko topaketak

Badakizue, gaur gaueko 21:00etan punttuan hasita.
o-BENNET-SISTERS-BOXING-facebook

Eta nola ez, musika bikainaz lagunduta guztia!PLAILISTA

Iñigo Iriarte, gizonezkoen futboleko 2. entrenatzailea gaur Izerditan blaien

Iepa kaixo!

Izenburuak ongi dioen bezala gaurkoan Iñigo Iriarte elkarrizketatuko dugu. Bera gizonezkoen futbol taldeko bigarren entrenatzailea dugu eta denboraldia nola doakian azalduko digu. Honetaz gain beste taldeen emaitzen errepasoa ere egingo dugu pala ahaztu gabe.

Hawaii aldera ere joango gara nola ez. Atzo hasi zen gizonezkoen Koroa Hirukoitzeko bigarren froga Oahun eta Maui-n emakumezkoena.

Azkenik playeroen errepasoa egingo dugu, 4. jardunaldiaren emaitzak eta kinielak aztertuko ditugu. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio irratian FMko 99.3an!

120929fut 190

Urrunetik Gertu 2. saioa Azaroaren 24ean

Hilean behin egiten dugun Urrunetik Gertu saioa Azaroaren 24ean emitituko dugu gure uhin libreetatik. Bigarren saio hau, astelehenean eta gaueko 21:30etatik aurrera edukiko duzue entzungai. Eta oraingoan ere, gure sorginaren poesiak entzun ahalko dituzue, bai kantuz eta baita errezitaldi bikainen bidez. On egin!!!

Ekhine katwoman

Hilabete honetako Urrunetik Gertu saioa entzungai duzue. Saio honetarako erabili ditugun testuak berriz HEMEN.