Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2014

RIP taldea ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetan RIP talde handia izango dugu ardatz Zaratazarautzen. Aurreko astean Jul, RIP taldeko gitarjolea joan zitzaigun eta merezi duen omenaldia egiten saiatuko gara. Gure laguna den Ritxard etorriko da gela arroxera ere, bere garaiko kontuez eta abenturez hitzegitera….

rip

Gogoratu beraz zure zarata dosia duzuela astearte honetan Arraio Irratian, gaueko 21:30etatik aurrera.

Zer ari da gertatzen Ukranian???

Igande hontan, Azaroak 23, Ukrania izango dugu hizpide.

Hontarako, Askapenako kide den Lur Gil izango dugu telefonoaren beste aldean. Bertan izan da hainbat aldiz eta luze eta zabal arituko gara Ukraniako gaur egungo egoerataz. Entzutekoa benetan.

Bestalde, aktualitate hurbila ere ukituko dugu

Ba hoixe, kontuk eta komerik. Adiorik ez, igandea 21’ak arte baizik

ukrania

Jaggerman jainkoa Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetako saioan gure kolaboratzailerik mitikoena itzuliko da Kaiolara. Rhinus handiak sofan lasai entzuteko doinuak agindu dizkigu oraingoan. Besteak beste Move D, Uppermost edota Session victim sortzaieen erritmoetaz gozatuko omen dugu!!! Itxura ederra benetan!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

10632758_10204868625017441_351494406630376935_n

Zinema Itsua bueltan da!

Aspaldian isilik egon ondoren, Zinema Itsua bueltan da eta pilak ondo kargatuta dator. Gaurkoan Lekeition ospatuko den “Euskal zine bilera”ren inguruan hitz egingo dugu, antolakuntza lanetan dabilen Miren Manias-ekin. Eta azaroaren 25ean emakumearen kontrako indarkeriaren eguna denez, zineaz eta indarkeriaz solastuko dugu Bilgune Feministako kide den Miren Aranguren-ekin.
Guzti hau eta sorpresaren bat edo beste gaueko 21:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3 FM

Emaitzak, playeroak, surfa eta Joxe Makazaga gogoan gaurko Izerditan blai saioan

Iepa kaixo!

Gaurko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Aurreko asteko elkarrizketak honetarako denborarik gabe utzi gintuenez gaur errepaso zabala egingo dugu.

Surfari ere egingo diogu tarte bat, Koroa Hirukoitzeko lehendabiziko froga amaitu baita Honolulun, Hawaiien. Bertan Dusty Payne izan da garaile.

Honez gain hondartzako futbolean beste jardunaldi bat izango dugu eta honen kiniela egingo dugu. Ea zuek ere animatzen zareten aurpegiliburuan, e-postaz edota zuzenean gurera etorrita egiten.

Azkenik, aste honetan zendu zaigun Joxe Makazagari tarte bat eskeiniko diogu. Arraun munduan lan asko egin duen gizona izateaz gain ondare handia utzi baitu zarauzko herrian ere, berak zioen bezala:Neska-motillak… Gaur jo berra zionk!

argazki200