2. POEMA: UKAN NAZAZU Gaur ere irrifarrez zatoz nigana ekaitzak zure kostaldera narama beti izango naiz itsasoko sorgin ta beti izango naiz zurekin Ukan nazazu behar baina ez nagoenetan Bete ezin izan ditugun gure bizitzako puntu suspentsiboetan Denboraren minutu luzeek puztutzen duten parentesian uki nazazu, ukan nazazu! Bila nazazu putzu gabeko oasi handi honetan eta ikusiko nauzu zelai idorrenak ere ase ditzakeen oroitzapen goxoetan, baso ezkutuetako bihotz osto bakoitzean Ukan nazazu behar baina ez nagoenetan maitasunaren aria jarraituz aurkituko bainauzu puntu suspentsiboak lerrozuzen bilakatzen dituen bihotz ttakun azkarretan Ukan nazazu atzo, gaur eta biharko gauetan bila nazazu hegan gaua argitzen duten eta hainbeste maite ditugun ilargi beteetan distantzi agortezinak ninirik nini ahitzen dituzten izar iheskorretan Ez nagoenetan behar nauzunetan hitz sorgindu hauen bidez gertu sentitu nazazu Helduidazu gogoz gerritik eta eramango zaitut erratz gaienan hegan denbora eta hurruntasuna laburtzen diren unibertsora. ausentziak sutan errez eta ametsak egi bihurtzen dituen akelarrera Ukan, usain, laztan nazazu senti nazazu eta elkartuko gara irri, xirri, eta muxuen lurralde askean! TxIKI TxikiA Halaxe sentitzen naiz txiki txikia inurri baten gisan. Inurriak tximeletek bezala kili kiliak egiten dizkidaten bitartean. Adorez hustutako puxika baten antzera sentitzen naiz. Zure begietara begira txikitzen naiz masailak gorritu ahala. Ezpainak tatikardiko jartzen zaizkit, zerbait esan nahi eta ezer esan ez... soilik hitz hutsalak. Segurtasuna galtzen dut zure presentziaren arira eta ekilibristak lez baietza eta ezetzaren arteko balantzan lokarri erdian geratzen naiz koldarren gisara. UdaZkeN euRitsUaK Udazken euritsuak kostaldean, goiz ta arratsaldez euria. Lainoek ez diote eguzkiari irteten utzi nahi. Gaurkoan behintzat eguzkiak egin digu bisita, eta luzarorako izan dadila. ErrEaLiTaTeA! DENBORAREN DISTANTZIA LABURRA DISTANTZIAREN DENBORA LUZEA amorrua, melankolia, gorrotoa, ezintasuna, gosea, desgastea, tristura, antsietatea, TO/ÑO ERREALITATEA! UDAZKEN KOLOREAK Zuhaitz batzuk biluzten hasi dira beste batzuk kolorez jazten. Udazken koloreek kolore biziz jantzi dituzte kale estartak, mendiko larreak. Naturaren edertasuna estereotipo guztiei gailentzen zaiela erakutsiz. Eta udazken kolorez oroitzen ditut gure lehen musuak, osto bizienaren tonuz zure irribarrea. Udazkenez bilduko gara berriz ere: garai eder haien oroimenez, orainaren ilusioz. Absentzien itsasoa Absentzien itsasoa Itsas kakoletako hots errepikakorraren antzekoa da, edo lau ormen arteko ixilune tristea. Absentzien itsasoa hutsuneari dantzatutako maitasun balada da, egoera latzenetan samurtu ezineko momentu krudela. Absentzien itsasoa ezertarako eta denerako balio duten tramankuluz inguratutako lekua da, irudi exotiko ukiezinen pantaila hotza. Absentzien itsasoa lagun eta sendi gosea da, finean, zoriontasun guztiz ezin asea. 3,2,1 Atzerantz kontatzen irakatsi ziguten eta ongi ikasi genuen! Seinaleekin ametsetan Seinaleekin ametsetan, seinalez inguraturik, bizkarra bihurritzeraino, galderekin nazketan, Errepidean harrapaturik seinaleekin aspertzeraino eta poltsikoetan zuloa… …begi zuloak… Zuloak hori eta gehiago merezi duenean…akabo! EluR mAluTaK Neguak harrapatu nau, eta zu elur maluta baten antzera jauzi zara nire magalera. Eta ni, elur maluten gisara urtu nahiz zure ezpainetan Eguzkiaren beroak lez urtu dituzu nire bularretako gailurrak eta negu hotz hau, desiraren beroz epeldu da zure besoetan Neguak harrapatu nau eta zuk masailak gorritu dizkidazu haize hotzaren antzera. eta nik izoztutako beldurrak urtu ditut zure besoetan Haur jolasetan lez, elur bola batean bilduta jaurti ditut duda-mudak eta negu hotz hau, berotu dezagun bada sutondoko garretan! SOKASALTOAN Egun hartan, kariokak etxean geratu ziren. Kulerorik gabe geratu nintzen, egun hartan. Ipurdiko goxo batez, gero arte esanda agurtu ginen. Egun hartan, berriz ere, gainean generaman gure ondasun guztia. Ondasunez hustuta, baina oroitzapen goxoz gainezka berrekin genion bideari garrantzitsuena bizkarrean hartuz: borrokarako grina, umorea, indarra, oroitzapen goxoak Muxu bat, ipurdiko bat eta gero arte geroak bidean guretzako denbora tartetxo bat eskainiko digun itxaropenaz egutegiko lauki baten hutsunea elkarrekin beteko dugulakoan Kariokak etxean geratu ziren. Gure oroitzapenak, aldiz, nire bihotzeko apalean! BideTXurretIK ...eta bidetxurretik bagoaz aurrera. Batzuetan erditik, bestetan bazterretik, beti ere aurrera begira, ondoko amildegiak jan ez gaitzan... HUTSA... EZarenEZerEZa! Ezaren ezereza, mundu hau dut mespretxa, egoneza, presa, itxaropen geza, itotako ametsa, malkoen babesa. Ezaren ezereza ihesa... EguerdiPASAK Pasa dira gaupasa garaiak ordubaterditan etxera zintzo zintzo itsasoan bañu eder bat hartu ostean. Oraindik udaberriko loreak baino sasoi hobean gaude orain eguardipasak egiten ditugu eta gaupasen ordez. asteburuko ajeak! Igandea, goizeko hamarrak edo hamaikak! Buruak hamaika kilo pisatzen zizkidan, aurreko gauean edandako hamarnaka kalimotxoen erruz! Zigarroen kea oraindik orain belarrietatik irteten. Eta egunari aurpegiak eskeini zezakeen irriparre onenarekin aurre egin behar! Hurrengo asteburuan etxean geratu beharko! Debekatu nahi Debekatu nahi dizkigute gona motzak, aldizkarietako gorputz biluziak, debekatu dizkigute arropa gardenak ostegun gauetako pornoa. Debekatu nahi dizkigute liburu erotikoak, sexua, plazera! Baina gaua iristean, strepteaseak egiten biluztuko gara eta gorputz garden biluzietan egikarituko dugu gure porno propioa!! ziega honetako hormez haragoko fantasietan, behatz, mingain eta igurtziz istorio erotiko ausartenak idatziko ditugu gure gorputz sexudunetan. Eta orduan, Pierre de Lancreren ondorengo esptetxe inkisidore hauek ezingo digute nahita ere bahitu gure gorputzei darien gozamenezko plazera! Sutan erretako sorgin ororren omenez botako dugu aluetatik kea!!! Iltze batek bestea ateratzen omen... Iltzerik gabe ezin bizi zitekeela sinestarazi zidaten jaio orduko. Iltzerik gabe ez nintzela inor. Iltze batek eutsiko ninduela sinetsiarazi zidaten. Iltze gabe lurrera tupust egingo nuela. Horregatik iltze bat hartu eta bihotzean iltzatu nuen, hark ni babesteko Denbora pasa ahala iltzea geroz eta barrurago sartzen joan zen bihotzean min egiteraino. Eta atera nahi izan nuenean ezin. Orduan iltzea nola atera pentsatzen hasi nintzen eta esan zidaten beste iltze bat behar nuela bihotzean erdoiltzear nuena ateratzeko. Bestela betirako zauria geratuko zitzaidala. Gezurra esan zidaten berriz ere. Sorgin bati galdetzea otu zitzaidan eta hark iltzea nire indarrak kanporatuko zuela esan zidan eta ez nuela iltzerik behar zutik irauteko, bizitzan zoriontsu izateko. Eta minak min iltzea nire indarrez ari da ateratzen. Eta hau atera ahala nire ezpainetako irria zentimetroka zabaltzen doa bihotzeko zauria milimetroka ixten doan heinean. ALEZ ALE Bazoazte alez ale, bazoazte nire barrenetik hegan Urrunegi askotan. Petaloz petalo biluzten ari naiz udan ere hotz sentitzeraino Bizitzaren bidean Mateo txistu sarriegi dabilkit txistuka Ez dut putzaldi gehiagorik nahi nire inguruan nahi baitzaituztet azaleko ileak lez ni babestuz. Eta lili honen enborrak esan nahi dizuedan guztia adierazten du horrelaxe sentitzen bainaiz, maitasun dosi txikiak nigandik eten eta apurka-apurka aldenduko balira bezalaxe!!! 19:45 Ikusten nauzu txokolate ontza ahoan nire itzala nire alboan, eserita asperdura ondoan. Ikusten nauzu bakardadearen altzoan, gerra auzoan, ikara golkoan. Ikusten nauzu nire itzala zure ondoan, argazki lausoan, zure gogoan, zuek gogoan