Press "Enter" to skip to content

Urrunetik Gertu irratsaioa Urriaren 27an hasiko da

EKIÑE MARRAZKIAIrratsaio berri baten estreinaldi batekin gatoz Arraio Irratian. Ekhiñe Eizagirre, Zarauztar Euskal Preso Politikoaren testuekin saioa egingo dugu hilean behin FMko 99.3an, Urrunetik Gertu izenekoa.

Berak idatziriko poema eta testuekin, ordubeteko irratsaioa egingo dugu, testu denak amaitu arte behintzat. Ordu horretan zehar, errezitaldi moduan edo musikaturik entzun ahalko dituzue gure sorginaren hitzak, hainbat kolaboratzaileren eskutik. Isuo Sasiia, Bassoak, 27Zapata, Managaitz, Altxurri, MorMore eta beste anonimo batzuen ahotsen bitartez, hain zuzen ere.

Lehen saioa gainera, Urriaren 27an izango da, astelehenean eta gaueko 21:00etatik aurrera. Errepikapena berriz, ostegunean entzun ahalko duzue, eguerdiko 14:00etatik aurrera.

Lehen saio hau egiteko erabili ditugun testuak irakurri nahi badituzue, klikatu ezazue HEMEN.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude