Iepala!

Aste honetarako saio mardula prestatu dizuegu. Lehenengo zatian emaitzen errepasoa egingo dugu ohitura zaharra jarraituz. Hala ere tarte honetan Allepuntako eta Z.R.T.ko ordezkariekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Honez gain Eskoziatik Gerard Bridgek Redpath Alvionen inguruko berri zuzena eskainiko digu.

Azkenik hondartza inguruko kiroletara egingo dugu salto. Igande goizean playeroen finalak izango direnez hauek sakon aztertu eta kiniela egingo dugu. Hondartzan jarraituko dugu, baina Australiakoan, Margaret Riverren aurrera baitoa Drug Aware froga gure ordezkaririk gabe.

Hau dena 20.00tatik aurrera FMko 99.3an izango duzue
entzungai!
faaae852b4093e12d65af0548eea309f

« »