Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2014

Kirolari ezkertiarrak gogoan gaurko Izerditan blaien

Iepa kaxo!

Maiatzaren lehengoaren atari honetan saio berezi bat prestatu dugu zuentzat. Langileen nazioarteko egunuean gurera ekarri nahi ditugu ideologia ezkertiarra publikoki adierazi duten kirolari batzuen ibilbidea: Javi Poves, Oleguer, Socrates, Breitner, Lucarelli eta Snt Pauli kluba.

Honez gain, saioaren lehengo zatian herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, eskubaloiko mutilen lehengo taldeak lortutako garaipenari aipamen berezia eginaz. Aste honetan aurkeztu dute Zarauzko 28. triatloia, bertan esandakoaren berri ere emango dizuegu. Arraun kontuak ere ez ditugu ahaztuko trainerilen denboraldia aurrera baitoa. Gainera asteburu honetan zarauzko uretan jardun dira.
Gerard Brigden deia ere izango dugu gaurkoan, Redpaht Albionek Ronnie Travers Memorial cupeko fineleko txartela lortu baitu!
redpath

Javi-Poves-desea-conocer-mundo_54196950398_54115221154_600_396
Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue Arraio Irratian, FMko 99.3an!

Morphine taldearekin Salda berezia

Gurkoan Morphine taldea ezagutzeko parada izan dugu, beraien Cure for Pain diskaren eskutik. Bateria, Baxua eta Saxoa soinu berezi eta bakarra osatuz.

Killerkume eta Pariak Bai taldeen abesti bana ere entzun dugu, aste hontan emango dituzten kontzertuen berri emanaz, eta baita Miles Davisen abesti bat ere bukaeran. Fin!

Gozatu, adiskide. To! abesti-zerrenda.

Xugua-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Biharko Kaiolatik saioan Xuban Xugua handiaren bixita izango deu. Txalintxo eta Mixmaster-eko txapelketetan finalera iritsi den azpeitiar gazte honek, Deep doinu ilunak ekarriko dizkigu gure kaiolara!!! Beroketa modura, hemen dezue 120 proiekturako grabatu zuen sesio puxka!!!

Badakizue, beti bezela, 8tatik 9ta Arraio Irratian!!!

Bihararte eta UP THE KAIOLS!!!