Kaixo entzule maiteak!!

Biharko saioan, herriko taldeen errepasoan, areto futbolari eskainiko diogu arreta gehien. Eneko, taldeko kapitain beteranoak emango digu denboraldi hasiera honen berri, bi jardunalditan puntu bat aterata aurreko urtetan bezala maila mantentzeko borrokan ibiliko dira aurten ere.

Honez gain Hossegor aldera joko dugu, bertan jokoan baita WCTko zortzigarren froga. Bertan gertaturikoa errepasatuko dugu, bitartean goza ezazue irudi hauekin….

« »