Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2013

Atalka saio berezia: ZORIONAK PUTZUZULO!!

Arratsaldeon!

Gaurkoan, Putzuzulo Gaztetxearen 8. urteurrena dela eta, Atalkako kideok elkarrekin saio berezia egingo dugu.  Elkarrizketa desberdinak izango dituzue entzungai; hainbat gonbidatu Gaztetxearen obra, etorkizuna eta urteurreneko programazioan emakumeok dugun parte-hartzeari buruz hitz egitera etorriko baitzaizkigu .

Beraz, 21:30tatik aurrera FM-ko 99.3an izan nahi zaituztegu!

Atalkariak 😉

Bihar ez da Kaiolatik saiorik egingo!!!

Iepa kaixo, ostiral hontan ezinezzkoa izango da Kaiolatik saioa egite, izan ere Putzuzuloren urteurreneko egun handia ospatuko dugu!!! Ala ere, errepikapen goxo goxo bat izango dezue elektronikaz gozatzeko!!! ZORIONAK PUTZUZULO!!!

herri bazkaia

Gaur Salda estarluxekin egin beharko

Badakigu astero bezala Salda Badago irratsaioa entzuteko desiatzen zaudetela,

baina zoritxarrez, larunbatean izandako 12 orduko irrati-maratoiaren ondoren,

gure esataria erabat lur jota geratu zen, ahoko listua ere lehortu zitzaion eta!

Gutxienez astebeteko oporrak beharko dituenez errekuperatzeko,

gaur ez da Salda Badago irratsaiorik izango.

Datorren asterarte!

26886_productos-halal_big

 

Bolloenea irratsaio feministan estrenua entzungai!!

http://www.arraio.eus/deskargak/2013/atalka/2013-10-24_Bolloenea_estrenoa.ogg

Urduritasun punttuakin baina gustoa jardun ginan. Lagun izoztua izantzan gure “Naftalina usaina” lehiaketako irabazlia, zorionak!! “Bolliztegirako” lehen proposamena in genun: dardarine. “Tarte potoluan!” Sukubo bezelako espazioetaz hitzein genun. “Xirrikitutik” sartu zitzaizkigun Ekhiren poema batzuk eta zoritxarrez “Ile kizkurrak mihipuntan” atala ezin izan ginun ondo emititu, Iratxe Esnaolan “Klitori maitea” uhinetako nahastian (bolli eta madame kruasanen akats teknikuan alegiya) galdu zan.
Ta noski, musika feminista ta emakumeek sortutako musika ere izan ginun entzugai!