Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2013

Hurrengo asterarte atzeratzen da Pataxi elkarrizketa Izerditan blaien

PlayPlay

Apa kaxo!

Aste honetan ere goiz genbiltzan izango genuena aurreratzen, baina gure esatariek zeregin akademikoak dituztela eta hurrengo asterako utzi beharko ditugu asteazken hontarako genituen gaiak. Betiko moduan herriko taldeen emaitzak izango ditugu albiste lehenengo minutuetan. Eskubaloian David Aguirrezabalaga Asobal mailan dagoen Guadalajarako taldera joan denez honen inguruan ere jardungo gara.

Baina saioaren zati nagusia Patax-en elkarrizketa izango da. Bustinzuri inguruan hartu duten lokalean skate park bat eraiki dute eta larunbatean inauguratu zuten. Toki honetan BMXean era jardun daiteke eta txiribuelta arriskutxuak egiteko goma espumazko pistina ere badute. Elkarte honen inguruan eta arrixku kirol hauen inguruan jardungo gara berarekin. Hemen dituzue pare bat bideo ideia bat egiteko….

Gaur ez da Itsaso debekatuak saiorik izango

Apa kaixo!

Asko sentitzen dugun aste honetan ez dugu saiorik egingo. Konpromezu akademikoak eta pertsonalak tarteko ezin izango gara uhinetan egon errepresioak ixilarazi nahi dituen ahotsei elkartasuna adierazten.

Datorren astelehenean hutsik ez dugu egingo, barkatu eragozpenak ta ondo segi!

Igande hontan Ezker Abertzalea izango dugu hizpide

Ieeeeeei!

Ba hoixe, igande hontan Sortu-ren eratze prozesuaren baitan gure herrian bertan aritu diren 2 kide izango ditugu

gela arroxean. Zarautzen bukatu berri den eratze prozesuaren inguruan jardungo gara.

Halere, beste elkarrizketa bat ere izango dugu tartean: Eusko Ekintza alderdiko kide batekin izango gara honen berri

gehiago jakin asmoz.

Ale ba, hau dena eta noski, asteko laburpentxoa, Igandean 21tatik aurrera.

eussor

 

Grabaketa entzuteko klikatu behean

 

2013ko lehebiziko perlak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurko saioan aurtengo lehenbiziko doinuak entzungo ditugu elektropeñaren eskutik. Alde batetik, Noir zigilutik, Hot since 82 ingelesaren berriena entzungo dugu. Bestetik, Poker flat edota Visionquest bezalako zigiluen lehenbiziko argitaralpenak edukiko ditugu, eta hori gutxi balitz, agenda elektronikoa eta Putzuzulo-ko agenda ere errepasatuko ditugu. Eutxourrei eta UP THE KAIOLS!!!