Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2013

ATALKAn ekologiaz solasean

Aurreko astean, Aitziber Sarobe biologa, ekologa, arkamurka izadi taldeko kidea…

Atalkakideek gonbidatuta, arraion izan gendun ekologiari buruz hizketan .

Zer da ekologia? osasuntsu al dago?zer egin dezakegu guk ?…

galdera hauek eta gehiago Atalkako elkarrizketa saioan.

Irrasaio interesgarri hau entzun nahi badezu,

hor behean click egin eta lixto!!!

 

 

Atalkako “Intxaur Saltsa” beranduago hasiko da gaur

Esatariaren arazoak medio, Atalkako “Intxaur Saltsa” beranduago hasiko da gaur gauean. Printzipioz 22.00etatik 23.00etara izango da.

Barkamenak, aldez aurretik.

Gaurkoan, Taupaka proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Musikherria herri disketxea desagertu ondoren iazko udan jaiotako argitaletxea. Isuo espaziontziko mutilak bere kultura proposamena emango digu eta ondoren, urte batzuk atzera bidaiatuko dugu, Gaitza musika taldea berriro taularatuko baita larunbatean Orion.

 

Zirrimarrak: Andatzako eskola txikia

 

Kaixo Zirrmarrok!

Gonbidatu eta guzti gatoz aste honetan! Duela gutxi itxi dutela eta, Aiako Andatza auzoko eskolaz ariko gara. Hamaika dira Euskal Herrian herri eta auzoei bizia ematen dieten eskola txikiak, eta horietako baten istorioa ezagutzeko aukera izango dugu protagonisten ahotik. Andatzan ikasle eta irakasle ibilitako bi lagun izango ditugu gurekin horretarako: Maider Eguzkitza eta Amaia Kerejeta.

Horrez gain, ordea, izango ditugu bestelako kontuak ere. Azkenaldian (ere) sarri aipatu ditugu euskararen aurkako erasoak, hezkuntza arlokoak oraingoan. Eraso horiek direla-eta larunbaterako Donostian deitu duten giza-katearen berri emango digute EHEko kideek.

Badakizue, ez galdu! Asteazkenero 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!