Press "Enter" to skip to content

Eskubaloia eta saskibaloia gaurko Izerditan Blaiko gai nagusiak

Apa kaxo!
Gaurkoan denok egingo duzue bat gure saioarekin, eguraldia gure alde baitago. Aste honetako saion makina bat kontu ditugu zuei eskaintzeko. Eskubaloian gizonezkoek 1. territorial mailan jarraitu beharko dute beste urte betez 2. nazionalera igotzerik lortu ez baitu. Bestalde asteburu honetan izango du Ohorezko B maila igotzeko fasea seniorren lehen taldeak.

Saskibaloian albiste gazi-gozoak ditugu, emakumezkoek ez dute lortu lauko finalean aurrera egiterik eta beraz maila berdinean jarraitu beharko dute. Gizonezkoek aldiz esku eskura dute EBA mailara igotzea.

Surfean Kalifornia aldera joko dugu lehenengo, aurreko astean zuzenean ikusteko aukera izan genuan Nike Lowers Pro amaitu baita. Gaur bertan Billabong Rio Pro 2012 hasi da eta honen berri ere emango dizuegu.

Saioa amaitzeko gure futbito txapelketari tarte bat egingo diogu. Liga erregularra astelehenean amaitu zen eta final laurdenak ostiral honetan hasiko direnez zein partidu izango diren jakinaraziko dizuegu.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude