Press "Enter" to skip to content

MURALGINTZAZ BEATZA TA MENDIrekin

Kaixo arraiozale!

3 aste hauetako etenaldiaren itzuleran, bagatoz berriz ere ATALKA. Aste honetan, Beatza eta Mendi zarauztarrak izango ditugu gure artean, Azken Portuko muralgintza hizpide hartuta.  Izan ere, badira urte mordoska Azken Portuk auzoan barrena etxe-lokal naiz denda ezberdinetako paretak margo mural ederrez jantzita ikusten hasi ginela. Urteroko kontua bihurtu da, bihurtu dute, auzoko zenbait gaztek horma-irudia margotzea. Ekimen horrekin hasi zirenetik, urtez urte, kolorez eta artez bete izan dute auzoa, hutsik zeuden hormei bizitza emanez.

Ostegunean, gaueko 21’00tatik aurrera arraio irratitik zuzen-zuzenean. On egin!

***Informazio eta argazki gehiago: www.azkenportu.net eta azken portuko komisiyuan facebook-ean

 

Umore ederrean egin genuen atzoko saioa: podcastean duzue entzungai!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude