Press "Enter" to skip to content

Joxe Mari Ortiz de Zarate, Fonsi gogoan gaurko Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!

Aurreko astean kale egin ondoren hemen gara berriz ere. Gaurkoan albiste txar bat dugu zarauzko kirol zale ororentzat, Joxe Mari Ortiz de Zarate, Fonsi, hil baitzaigu. Zarauzko Kirol Elkartean ia bizi osoa egin zuen, aurrena kirolari, geo entrenatzaile ondoren zundaritzan eta azkenik lan txikitan esku bat botatzen. Astelehenean gertatu zen ezbeharra eta ostiralean izango du azken agurra. Gure partetik omenaldi txiki bat egingo diogu gaurko saioan.

Fonsirentzat omenaldirik onena zarauzko taldeen jarraipena egiea dela uste dugunez honekin jarraituko dugu. Aste honetan emaitza gutxi izan ditugun arren futbolean preferentekoek zer egin duten esango dizuegu, baita saskibaloiko gizonezkoen emaitzak ere. Hauez gain aste buru honetan dugun kartelera errepasatuko dugu.

Hondartzako futbolean, hau da playerotan, txapelketako finalak izango dugu igande goizean beti bezala 10.30tan. Honez gain II. futbito txapelketako lehen jardunaldiko pare bat partidu jolastu direnez hauek ezingo ditugu aipatu gabe utzi.

Azkenik denbora baldin badugu eskubaloiko faseak aipatuko ditugu, Ohorezko B mailara igotzeko lehengo fasea zarautzen jokatuko baita Catalunyako Bordils, Galiziako Porriño eta Andaluziako Moguer-en artean.

Gaurkoan ere saio mamitsua dugunez ez hutsik egin 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude