Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2012

Metralletako kideak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Metralleta taldeko kideak edukiko ditugu. LP berria kaleratu berri dute eta hau aurkeztera etorriko zaizkigu. Honez gain, Aste Santuetan Europan zehar egin behar duten 2 asteko biraren berri ere izango dugu. Honen ondorioz, saioa ere berezia izango da, irratiko kide eta entzule den Disgalerna edukiko dugu irratsaioaren gidaritzapean, Metralletatarrei galderak eginez.

Gogoratu, zure astearteko zarata dosia gaueko 21:30etan hasiko dela FMko 99.3an edo internet bidez.

Pablo Sastrerekin elkarrizketa

Iepalaaaa!
Igande hontan, astian zehar izan diren kontuei gain begirada bat eman ostean, Pablo Sastrerekin izandako elkarrizketa izan genuen entzungai.
Pablo, Alfonso Sastreren semea izateaz gain, idazlea, talogilea, “ortxataria”… Alegia, todologo bat. Desazkundearen inguruan aritu ginen gehienbat, eta hortik abiatuta hainbat puntu izan genituen hizpide.
Elkarrizketa bukatu ondoren, Martxoak 31 Dinamitatuai! ekimeneko 3 kiderekin izan ginen. Bertan, gazte asanbladaren beharraz aritu ginen eta datorren larunbatean antolaturiko egunaren berri eman ziguten.
Eta bukatzeko noski, Martxoak 29 ostegunean greba egunaren inguruan ere aritu ginen.
Ostegunean KALEAN ikusiko garelakoan… Adiorik ez, A LAS BARRIKADAS!!

Grabazioa entzun ahal izateko klikatu behean

GOAZEN MENDIYAN GORA, GOAZEEEEEEEEEEEEN!!!

Gaur Bitakora Kaieran eskalada kontuak izangoitugu aipagai Aritzen eskutik. Munduko txoko desberdiñetan ibiliya da paetetan gora, eta hor bizitako abenturak kontatuko dixkigu. Bide batez, euskal musikagintzan izandako talde famatuenetako batei tributua itekore erabiliko deu programa, hango partaidia izan baitzan gure gaurko gonbidatua.

Reeeeeeeedios! Nolaesandek? Attuta bezala!

Txuriren inguruko monografikoa astelehenean Itsaso Debekatuk saioan

Kaixo lagunak,

Astelehen honetarako Txuriren inguruko monografiko bat prestatu dugu. Hilaren 21an urteak bete zituenez berak bizi duen injustizia salatu nahi dugu saio honetan.

Arrazoi ezberdinengatik kalean izan beharko genuke Txuri, bere zigorra osorik bete arren Burgoseko espetxean baituta jarraitzen duen arren. Zigorra osorik bete duen arren gaur egun auzitegi konstituzionalaren ebazpenaren zain dagoen 197/2006 doktrina aplikatu zaio. Gainera orain gutxi bihotzeko bat izan zuen, bere espetxe barruko bizimodua gehiago gogortuaz.

Gai hauek jorratuko ditugu astelehenean 19.30tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!

Zorionak Txuri
Zorionak Txuri

House doinuak gaurko Kaiolatiken!!!

Iepa kaixo!!! Azken bi bixiten ostean, gaur Elektropeñaren txanda izango da Kaiolatik saioan. House doinuak berri eta oso fiñak aukeratu ditut gaurkoan zuentzat. Gurekin izango ditugu Adultnapper , Maceo Plex edota Los Suruba. Hauen berriena jartzen dizuet aurrerapen bezala!!! Gozatu marabilla hau!!!

KAIOLATIK%202012-03-23%20house.ogg