Press "Enter" to skip to content

Gurekin jai Atalkan

Halaxe da arraiozale, ostegun honetan 22’00etatik 23’00tara, Gurekin Jai festa batzordeko kideak izango ditugu gonbidatu Atalkan.

San Pelayoak hortxe ditugu eta zer aproposago festa hauek naiz beste antolatzen aritzen diren lagunak irratira ekartzea baino. Bertan kontatuko dizkigute batzordearen nondik norakoak eta aurtengo PelayoSanetan izango dugun eskaintza mundiala aurkeztu ere.

Badakizu, ostegun honetan, jai giroa eta umorea arraio irratian. Ez galdu!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude