Press "Enter" to skip to content

Udazkeneko Programazioa aurkeztuko dugu bihar

Arraio Irratiko Udazkeneko Programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan, Irailaren 25ean. Goizean kalera irtengo gara prestatu berri dugun programazioa aurkezteko.

Udako oporraldia amaituta, lanean hasi gara berriz ere Zarauzko Irrati librean. Irratiko estudioa aldatu ondoren parrila berria prestatu dugu udazkenerako. Aurreko programazioarekin alderatuz, aldaketa batzuk jasan ditu, batipat arratsaldeko irratsaioetan.

Goizetan, Info 7ko Kale Gorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta la olla irratsaioez gozatzeko aukera izango duzue eta eguerdi partean, gure musika tarteak izango dituzue berriro ere. Arratsaldetan berriz, 17:00etako Anfora irratsaioa desagertu egingo da eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera Tas Tas irratiko Kaleko Bentanie saioa emitituko dugu.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrerako irratsaioetan ere aldaketak izango dira. Astelehenetan, Herrikolore magazina izango dugu. Asteartetan, Info 7ko Hegoaldeko ostatua eta gurean iada klasiko bat bihurtu den A Desalambrar saio internazionalista edukiko dugu. Asteazkenetan, Aititta Raduga eta Txolarre irratiko Bide okerretik… zuzen musika saioa. Ostegunetan berriz Irauli Uhinak saioa eta Ostiraletan Koska irratiko Munduko Sustraiak irratsaioa egongo da.

Gure irratsaioei dagokienez, aurreko Udaberriko zazpi irratsaioek jarraituko dugu. Honeiz gain, larunbatetan irratsaio hauen errepikapenak entzun ahalko dira.

udazkena_koloretan.jpg

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude