Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2010

Elektropeña vs Lizarriturri

Iepa kaxo!!! Ze martxa??? Ondo al gea o??? Gu hementxe, betiko martxan!!! jejeje  Ba hoixe, biharkuan Lizarriturri Dj doktorearen bixita izango dugu. Nik guantiak prepatu itut, asike ez galdu biharkoa lagunak, odola eroriko baita Arraiotik bera!!! Fuck Liza!!!



Emakume gazteen III. Topaketak hizpide Atalkan

Batek baino gehiagok entzungo zenuten emakume gazte feministak zerbait prestatzen ari direna edota ikusi ere bai: emakume gazteak kuleroak buruan jantzita! Eta batel baino gehiagok ere galdetu zenioten zeuon buruari: Zer da hau guztia? Zer gertatzen zaie egungo emakume gazte hauei?!

Maiatzaren 7,8 eta 9ko asteburuan Euskal Herriko emakume gazteon III. Topaketak izango dira Hernanin, eta saltsa honen gatz eta perrexil guztia eta zuen galdera ta zalantzen erantzun guztiak ostegun honetan bertan ATALKAn izango dituzue entzungai. Horretarko, gonbidatu berezi bat ekarri eta elkarrizketatuko dugu.

Ordurarte ba, atea euzkita eta gozatu!!!

kuleroak-burua.JPG

Hego haizeak lagunduta denok jarriko gara Izerditan blai!

Apa kaxo!

Bero sapa honekin ezer egin gabe ere izerditan blai jartzen garenez gaurkoan ere beste saio bat eskeintzen saiatuko gara. Alde aurretik jakinarazi nahi dizuegu entzule izango zaretenai, agian apurtxo bat beranduago hasiko garela. Jakin badakizue, gu beti puntual ibiltzen garela baina gaurkoan Arraio Irratiko 4. urteurrenerako prestatzen gabiltzan laburmetraiak baliteke atzerapenenbat sortzea. Atzerapen hau minimoa izan dadin saiatuko gara.

Gaurkoan betikolez gure taldeen emaitzak izango ditugu. Talde batzuk amaitu dute beren liga eta beste batzuk amaitzear daude, batzuk mailaz jeitsiko dira eta besta batzuk igoeragatik borrokan dabiltza, futbolean eta saskibaloian esaterako.

Eskubaloian ere albieste pozgarria izan dugu Galizia aldetik. Bertan jubenil mailako neskek estatuko 8 talde onenen artean daudela erakutsi baidute, azken fasera sailkatuz. Azkenik Izerditan Blaiko lagunek antolatu dugun Emayon/k lori I. esku pilota txapelketa aurkeztuko dugu. Hau dena beti bezela Arraio irratian 20.00tatik aurrera (edo beranduxeago jeje)
emayon/k lori I. esku pelota txapelketa

Ikastolako haurrak eduki ditugu Arraion

Astearte goizean, bisita berezi bat izan genuen Arraio Irratiko egoitzan. Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan ibiltzen diren haurrak izan genituen gure gela arroxean irratia ezagutzen.

dscf2073.JPG

Eta guk ez genuen aukera galdu beraiei elkarrizketa bat egiteko. Ordubetez eduki genituen gure mikroen aurrean, gure galderei erantzuten eta beraien xelebrekeriak kontatzen.

dscf2090.JPG

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Diskoiraaren biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu

Diskoiraa taldearen Europar biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu gaurkoan. Orain dela bi aste hasi ginen bira honen errepasoa egiten baina saio bat baiono gehiago beharko genituela ikusi genuen aurrekoan.

1271512455232_f.jpg

Horregatik, gaueko 21:30etatik aurrera utzi genuen lekutik jarraituko dugu orain dela bi asteko gonbidatu berberekin.